Egungo errealitatea irudikatzen duen film katalan bat eta epokako film filandiarra lehiatu dira ostegunean Israelgo ultraordoxoen erretratua egiten digun pelikularekin Seminciko Sail Ofizilean. Hortaz gain, Txekiak Oscar sarietara aurkeztu duen film soziala ikusteko aukera izan dugu Semincin, lehen edo bigarren pelikulak lehiatzen diren “Punto de Encuentro” sailean.

Duela 3 urte Pere Vilà Barcelo zuzendari katalanak Semincin FIPRESCI saria jaso zuen bere bigarren filmarekin: ‘La Lapidation de Saint Étienne’. Berriro itzuli da Valladolidera, SEMINCIko Sail Nagusian lehiatzera, “L’Artèria Invisible“ krisi hiruikotza erretatzen duen filmarekin. Aktore katalan onenetakoak ditu luzeak. Espainiak eta Katalunyak bizi duten krisi ekonomikoaren erdian, alkate izan nahi duen politikari bati (Àlex Brendemühl) xantaia egingo diote. Txantaia datorkio gainera bikote krisia eta familia krisia bizitzen ari den unean. Berak alkatea izan nahi du, besterik ez. Emazteak (Nora Navas) berriz ama izan nahi du, besterik ez. Tartean iraganeko pertsonai bat agertzen zaie eta honen bikotea. Isiltasun uneak eta plano luzeak nagusi dira film honetan. Zuzendariaren esanetan “horrela kanpokoak gure barnean duen eragina, askotan ikusten ez dugu eragina” islatu nahi zuen horrela. Kamara askotan paratzen du, pertsonaiak planoan eta planoz kanpo mugituz. Askok hainbeste maite duten estiloa. Filmatzeko estilo hau eta bikote protagonista, Brendemühl eta Navas filmaren punturik indartsuenak dira. Istorian dauden topiko batzuk gutxiago maite izan ditut. Baina buruaren atzekaldean geratzen diren pelikula horietako da “L’Artèria Invisible”.
Suediako Kristina erregin iraultzailearen istorioa hainbatetan eman da zinean. 1933ean Greta Garbok gorpuztu zuen luteranismoa utzi eta katolizismora pasa zen erregina. 40 urte beranduago Liv Ulmannek antzeztu zuen. Mika Kaurismäki zuzendari filandiarrak bertsio berria eskaini digu “The Girl King“ filmean. Zuzendariaren esanetan, “ emakume oso konplexua eta aitzandaria bere garaieko” izan zen XVII. mendean Finlandia ere hatzen zuen Suediako erregin hura. Luteranismoa defendatzen zuen nekazarien eta soldaduen Suedia eraldatu eta antzoki, liburutegi eta eskolen Suedia bilakatu nahi zuen erregina irudikatu du Kaurismäkik. Aldi berean, bere sexualitatea arakatzen ari den emakumea, beste emakume batekin maitemintzen den emakumea erretratu digu. Azkenean aitaren Suedia luteranoa katolizismoaren egoitzagatik, Erromagatik utzi zuen emakumea filmatu du. Suedian oraindik traidore jotzen den erregina. Epokako film batekin atrebitu da Aki Kaurismäkiren anaia. Guztiz ez du asmatu baina filmak arrakasta izan dezake zine aretoak betetzen dituzten adin bateko emakumeen artean.
http://www.dk-kromeriz.cz/wcd/fotografie/cervenec2015/domaci_pece.jpg
Zinemaldi honetan Oscar sarietara aurkezten diren hainbat film ikusteko aukera izango da. Gure “Loreak” astelehenean eman bazen, ostiralean Frantziak aurkezten duen “Mustang” dago programatua. Zuzendari berrien lehia jasotzen duen “Punto de Encuentro” sailean berriz Txekiak aurkeztu duen filma, “Domáci Péce“ filma aritzen da. “Cuidados a domicilio” bezala itzuli duten pelikula Slávek Horák zuzendari gazteak zuzendu du. Herrixketan, etxez etxe adinekoak laguntzen dihardu Vlastak. Gaixoen mesedetara eta senarra eta alabaren mesedetara erabat lotuta. Baina bera gaixotzen denean laguntzaile izatetik laguntza jasotzera pasako da. Eta hotza ematen duen gizonak ere jarrera aldatu beharko du. Filmak gainera tradizionala eta alternatiboa borroka ere irudikatuko du. Film honegatik Karlovy Vary zinemaldian emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Alena Mihulovák. Film sinplea, baina goxoa, publikoaren irrifarra behin baino gehiagotan ateratzen duen horietakoa.
Please comment with your real name using good manners.