Semincik ere azken aldian zinemaldiek ezarritako ohiturari heldu dio eta Sail Ofizilean hiru pelikula ematen dira egunero, egun gehienetan. Horrela oso zaila gertatzen zaio ia egunero idazten duen kazetariari erritmoa jarraitzea eta Sail Nagusiaz gain beste edozer ikustea. Zailago oraindik Valladolidera eguerdi aldera iristen zarenean. Hala ere, asteazkeneko Sail Nagusian lehiatzen ziren bi eta astearteko beste bat ikusteko aukera izan nuen.

Hainbat film labur eta telebistan eskarmentua izan ondoren, Nitzan Giladyek dokumental saritu pare bat zuzendu zituen. Hori lagunduta bere fikziozko lehen filmearekin atrebitu da eta Semincin Sail Ofizialean aurkitu du lekua. “Hatuna MeNiyar“ (espainolez desegokia den “Boda de Papel” izenburua duena) film israldarrean Hagit dugu protagonista nagusi. Berau ez gaitasun txiki bat duen neska bat da. Amak zainduta bizi da eta komuneko papera prestatzen duen famili enpresa batean lan egiten du. Haggitek ezkontzearekin amesten du eta horrela ezkongai jantziak dituzten panpinak egiten ditu komuneko paperekin. Zuzendariak aurkezpenean esan zuen moduan “neskatoak ezgaitasun txiki bat du baina beraren bitartez erreflexioa bota nahi dut. Bera da ezgaia edo ingurukoak?”. Eta hori hasieratik ikusten da. Pelikula sinpatikoa baina errezegia, hasieratik premisa argia uzten duen horietakoa.
Gizona bere bakardadean izan daiteke hurrengo pelikularen sinopsi laburtua. Semincin hirugarren partehartzea du Tudor Giurgiu zuzendari errumaniarrak. Berlineko Panoraman sailean erakutsi ondoren, Semincin “Urrezko Galburu”agatik lehiatuko da “De ce eu?“ (Zergatik ni?) thriller politikoa. 2002an fiskal baten suizidioak interesa sortu zion Giurgiuri. Heriotz horren atzean zegoen ustelkeri politiko trama bat erakusten du filmak, diktadore ohiaren polizia sekretua, Securitatea, atzean zuen trama. Horri aurre egin nahi dio Cristian fiskal gazteak. Baina estatuaren blokeoari aurre egin beharko dio. Eta Securitate zituen gizakien kontrol metodoei. Kamara sorbaldan, fiskalari jarraituko dion kamara estiloan errodatuta, une interesgarriak ditu filmak baina era berean sinesgaitzak gertatzen diren pasarteak. Fiskalaren noraeza pertsonala apenas ikusiko dugu.
Azken Berlinanen leku berezi utzi zioten garai batean Alemaniar Zine Berriaren izen handienetako baten azken lanari, Margarethe Von Trottaren azkenari. Saio berezi batean estrenatu zen “Die abhandene Welt“ (Mundu galdua) filma. Seminci honetan Sail Ofizialean lehiatzen da. R.W. Fassbinderren aktoreetako batek, zuzendaritzara salto egin zuen bigarren senarraren, Volker Schlöndorff zuzendariaren eskutik. Biek “El Honor Perdido de Katarina Blum” zuzendu zuten. Duela hiru urte “Hannah Arendt” filman, alemaniar filosofo horren erretatua egin ondoren, von Trottak drama familiar bat sortu du orain. Aitak Sophia hildako amaren bikoitza ematen duen emakume baten bila bidaliko du New Yorkera. Eta bidai horrek amaren, familiaren sekretuak airean utziko ditu. Askotan zuzendu duen Barbara Sukowa eta aurretik Von Trottarekin lan egin duen Katja Riemann dira filmean dauden bi emakume indartsuak. Bidaiaren nekeak, gauerdi aldera ikusten bukatu nuela edo, baina uste bezain beste maite film hau. Istorioa sinesgaitzeegia da, familia sekretuek bira gehiegi ematen du eta hainbatetan telefilm itxura du.
Please comment with your real name using good manners.