Munduko Gerra Hotza luzeena, Ameriketako Estatu Batuek eta Kubak zuten istilu diplomatikoa urtzen ari dela, aukera ederra dugu Gasteizen Uharte Handian egiten den egungo zine errealitatea ezagutzeko. Artiumek, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak lau zuzendari kubatarren pelikulen zikloa eskeiniko du. Bartzelonako Kubatar Zinema Independientearen Erakustaldiarekin elkarlanean egingo dituen proiekzioak irailean izango dira.
Zikloa gaur abiatuko da “Otra Isla“ filmarekin. Madrilen Heidi Hassán zuzendariak filmatutako dokumental bat da. Espainian babestutako kubatar disidente familia baten errealitatea hurbilduko digu. Sabina Martín-en familia da protagonista, Zurizko Damak taldearen kidea. Kubatik erberestuta etorri ziren hona hitzarmen bati esker. Iheslari politiko gisa hartuko zuten eta ostatua eta lana ziurtatuta etorri omen ziren. Baina horiek agindu hutsalak izan ziren. Kalean geratu ostean, Sabina Martín-en familiak gose greba hasi eta Espainiako Atzerri Ministerioaren aurrean kanpatzea erabaki zuen. Hassan-en esanetan dokumentalak islatzen du “protagonisten ingenuitate politikoa eta espainiar agintarien nagikeria“.
Iraileko bigarren ostiralean “Marina“ dokumentala emango dute. Las Palmaseko Zinemaldian saritua Haliam Pérez zuzendariak familia istorioa kontatuko digu. Marina bere amona Caridad Marina Pérez da. 1926an jaioa, Fidel Castro “lider maitatua” baino hilabete lehenago. Marinak eta bere seme-alabak kubatar iraultzaren utopia bizi izan zuten. Batzuk emigratu zuten, beste batzuk amarekin bizi dira, uhartean, bilobez inguratuta. Zuzendaria, ihes egindako Marinaren biloba bat da, duela 13 urte Espainara erbesteratu zena. Orain itzuliko da amonari galdetzeko ea sakrifizio hori pena merezi izan ote duen.
Irailaren 18an Eliecer Jiménez zuzendari, gidoilari eta zine kritikoaren “Entropía“ filmea jarriko dute. Sari batzuk jasotako pelikula honek irudien eta ahotsen collage disonante bat dirudi. Kubaren errealitatearen saiakera artistiko koherente da baina.
Rotterdamenko zinemaldi espezializatuan, lehiaz kanpo, eman zen zikloa amaitzeko hautatutako dokumentala. “Hotel Nueva Isla“ iraultza aurretik luxuzko hotel bat zen. Castrok borroka irabazi ondoren, etxerik gabekoak hartzeko ostatu bilakatu zuten. Egun erortzear dago. Dokumentalaren bi zuzendariak, Irene Gutiérrezek eta Javier Labradorrek, horko biztanle zaharrenetako Jorge de los Ríos jarraituko dute. Eta honen txakurrak. Kritikoen arabera oso hurbilketa poetikoa da bi errealizadoreen lehen luzea.
Proiekzio guztiak arratsaldeko 8etatik aurrera izango dira. Lehen emakizunean Judith Ruiz komisarioak zikloaren aurkezpena egingo du. Emanaldi bakoitzaren prezioa bi eurokoa da, baina lau pelikulak ikusteko lau euroko txartel bat eros daiteke. Artiume Adiskide txartela dutenentzat doan dira saioak.
Please comment with your real name using good manners.