Nafarroako filmategiak proposamen interesgarria antolatu du irailerako. Margoa eta zinema, bi arteak, uztartuko dituen proposamena. Donostian jaiotako José Antonio Sistiaga margolariak 1950eneko hamarkadan Parisen Norman McLarenek margotutako pelikula bat ikusi eta hori egitera jo zuen. Bere unibertsoa zeluloidean margotzeari ekin zion 1970eneko hamarkadan. Bere garaikideak eta zinema esperimentalaren artistekin bat eginez. Oteiza Museoak Sistiagari eskeini dion atzerabegikoa osatuz Nafarroako filmategiak hiru saio egingo ditu, Juan Arteagak komisionatuak.
Sistiagak 1968an ekin zion “era erera baleibu izik subua aruaren” bere lehen pelikula margotzeari. 17 hilabete behar izan zituen, 75 minutu osatzeko, agian margotutako pelikula luzeena dena. Ostegun honetan gauza laburrago eta berriago bat emango dute. 1991an margotu zuen “Paisaje inquietante nocturno“ pantailaratuko dute. Horrekin batera Iosu Venerok duela 3 urte bukatutako “En un paisaje imaginado“, Sistiagaren filmografiari errepaso egiten duen pelikula emango dute. Film horretan Sistiaga beste artista gipuzkoarrekin duen harremana – Esther Ferrer, Rafa Ruiz Balerdi, Eduardo Chillida edo Jorge Oteiza– artistekin eta GAUR deritzan mugimenduan izan zuen ibilbidea argitzen da.
Emanaldi guzti hauek “Sistiaga y los cineastas de vanguardia“ izenburua dute. Horrela irailaren 10ean hainbat abangoardiko margolarien obrak ikusteko aukera izango da. Esaterako Len Lye zeelandaberritarrak egindako “Free Radicals“, 1940an Mary Ellen Butek filmatutako “Tarantella“ pieza laburra edo 1971an Norman McLarenek egindako “Synchomy“ film laburra. Kanpokoak baina baita Sistiagak lagun zuen Ruiz Balerdiren “Homenaje a Tarzán“ ezagutzeko aukera izango dugu askok emanaldi honi esker.
Zikloa bukatzeko Sistiagaren garaikidea den Stan Brakhagen bost film labur eskeiniko dira. Estatubatuarra abangoardia eta experimentazioaren arteko artista garrantzitsua da. Saio guztiak gaueko 20:00tan dira eta sarrerak 3 euro kostatzen dira. Filmategiko txartela eduki ezkero euro baten trukea sartzea dago. Sistiaga eta zinema esperimentala ezagutzeko aukera ederra Iruñean beraz.
Please comment with your real name using good manners.