TERRITORIOS Y FRONTERAS: Dokumentalaren mugen inguruko ikastaro berria

Euskal Herriko Unibertsitateak aspaldi zabaldu zituen bere udako ikastaroak Donostiatik Bilbora. Bizkaiko hiriburuan egiten ohi diren ikastaroen barruan, azken urtetan dokumentalaren inguruko bat lantzen da. EHUko Vanesa Fernández irakasleak martxan jarritako Territorios y Fronteras: Experiencias documentales contemporáneas proiektu haundiagoaren barruan dago: gaur eguneko dokumentalaren inguruan ideien eta esperientzien trukaketa. Gaur hasi eta ostirala bitartean egingo den ikastaroaren edizio berri honek “elkarguneak eta ihesbideak” azpitutulua izango du.

Aurten, besteak beste, A Story of the Modlins pelikugatik film labur dokumental onenaren 2013ko Goya saria jaso zuen Sergio Oksman, La Herida filmaren zuzendaria eta Blancanieves filmaren editorea den Fernando Franco eta Errautsak film kolektiboa egin zuen taldea izango dira. Óscar Pérez zuzendariak gainera bere azken dokumentala El tram final esklusiban aurkeztu du eta Concha Barquero eta Alejandro Alvaradok ere sari mordoa jaso duen Pepe el andaluz aurkeztuko dute.

Ikastaroa gaztelera hutsez izango da. Gaur Pepe el Andaluz dokumentalaren proiekzioaz gain, Arantza Lauzirika artista eta Bellas Artes fakultateko dekanoa eta Left Hand Rotation kolektiboa izango dira. Egitarau osoa helbide honetan duzue:
www.territoriosyfronteras.com/2015.html.
Fundación BilbaoArte, Urazurrutia 32an izango da. Aukera duzuena disfrutatu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online