18 urte bete ditu Eusko Jaurlaritzak Filmategiaren kudeaketaz eta Etxepare Institutuaren laguntzaz prestatzen duen euskal film laburren katologoak: “Kimuak“. Donostiako zinemaldian aurkeztu eta gero zinemaldiz zinemaldi eramango dituzten aurtengo zazpi film labur hautatu dituzte 54 proposamenen artean. Antolatzaileen esanetan, “hautaketak genero nagusiak jasotzen ditu, perspektiba berri batetik“. 2015eko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi laburretatik lauk ez dute hitzik, bi ingelesez filmatu dira eta beste bat gazteleraz. Arduradunek dioten modura: “Kimuak adin nagusitasunera iritsiko da katalogo berri honekin“.
Errepikatutzen diren izenen artean, Lander Camarero eta David Gonzalez bilbotarrak. Trilogia osatu du Lander Camarerok “A Revenge Story“ filmarekin eta horri esker hirugarren partehartzea jarraian izango du katalagoan. “A Political Story” (2013) eta “A Serious Story” (2014) filmen hirugarren hanka hiru kontinentetan filmatu du ingelesez. Emakume batek eragindako mina mendekatzeko blogger eta aktibista ezagun batek gauzatutako plana kontatzen du. Bilbon jaiotako Dávid González Rudiez 2006tik beste lau film labur ditu Kimuak katalogoan. Aurten haututako ¨5 segundos“ lanean Soraya Peña aktorea ia plano guztietan aurkeztu du. Carlos Algabak antzezten duen senarrak ustekabea prestatu nahi dio, aurreko egunean izandako eztabaidagatik barkamena eskatzearren. Notodofilmfest online zinemaldiko finalisten artean dago gazteleraz filmatutako labur hau.
Bilbotarra ere den Tucker Dávila Woodek “Duellum“ lanean basoan gertatutako duelu bat erakutsiko digu. Aurretik nazioartean arrakasta handia izan duten hainbat film labur egin ditu, 2005an sortu zuen Mankuso ekoizetxearekin. Lehen film luzea, “El Comediante”, prestatzen ari da. Eta basoko oihartzuna “Foxes“, aukeratutako beste film batean. Londresen zuzendaritza masterra egin ondoren, Mikel Gurrea donostiarrak Ingalaterran filmatu du lan berria. Malcolm eta Aron aita-semeek elkar-ulertzeko borrokatzen duten bitartean, hiriko azeri bat dute atzetik. Gurrea, Frankenjura, bere lehen film luzea, garatzen ari da orain.
Aitor Oñaderra Debako errealizadorearen “I Said I Would Never Talk About Politics“ hautaketa honetako animazio bakarra da. Gari eta Doctor Deseoren hainbat bideoen ekoizleak eta Debako “Animadeba” animazio zinemaldiaren zuzendariak “Don Mariano” protagonista duen filma egin du, egungo klase politikoari kritika garratza. Gasteizko Kinoskopik ekoiz etxeak aurkeztu du hautatutako seigarren filma: “Lost Village“. Miguel Angel Jimenezen laguntzailea izan den George Tondria Georgiako zuzendariak ia hutsik dagoen herri batean gertatutako istorioa hurbilduko digu. Herriko biztanleak, emakume batzuk eta gizon bakarrak nola erreakzionatzen duten hutsik dauden hainbat etxetan norbaitek argia pizten duenean. Katalogoko dokumental bakarra, “Luz a la deriva“, Iñigo Salaberria donostiarrak egin du. Urteetan esperimentalaren mugan, Salaberriak Islandiako gau luzeetan errodatu du bere zazpigarren film laburra.

Katalogoan emakume bakar ez emakumez jositako epaimahai batek hautatuta. Epaileak hauek ziren: Amaia Serrulla –Donostiako Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kidea eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinatzailea–; Luisma González –ALCINE, Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdiko zuzendaria–; Mari Fran Machín –ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Hezkuntza eta Jardueren koordinatzailea–; Marina Díaz –Cervantes Institutuko Zinema eta Ikus-entzunezkoen arduraduna– eta Rosa Zufía –kazetaria eta EITB Kultura-Transit telebista saioko zuzendaria.
Please comment with your real name using good manners.