KRISTINA ZORITA Cannesetik
Hau bukatzear da. Merkatuan filmak salerosten aritu diren asko joan dira jada. Baita kazetari aunitz. Ikusi beharrekoak ikusi direlaren susmoa dago. Bakan batzuk orain datoz, sarien banaketarako eta igandean egin ohi den lehian egon diren filmen berrenaldirako. Baina jende gutxiago dagoela nabaritzen da prentsa aretoan – ordenagailuetan ibiltzeko ez du aurretik zerrenda luzea – eta aretoetara sartzeko. Arazo gutxiago izan ditut adibidez lehian dauden azkenen hiruetatik ostiralean programatzen zirenak ikusteko aretora sartzeko.
Lau film luze bakarrik baina beteranoa da Michel Franco mexikarra Cannesen. Bere lehen filmearekin “Urrezko Kamara” sailean lehen laneei eskeinitako sailean lehiatu zen. Gero “Después de Lucía” filmarekin “Un Certain Regard” saileko saria eskuratu zuen. Orain “Chronic“ dakar Sail Ofizilean lehiatzeko. Francok ingelesez errodatu duen lehen filmak Tim Roth du protagonista nagusi. Drama psikologikoa, Roth hiltzorian dauden gaixoak zaintzen duen erizaina da. Eta eurekin duen inplikazioa hain da garrantzitsua non gaixoak maitatzera iristen da.
Aldi berean, utzi zuen familiarekin harremanetan jarriko da. Familia hautsi zuen trajedia azaleratuko da gutxinaka. Bera ere gaixo kronikoa da. Plano zabaletan errodatu du, ia eskena bakoitza plano bakarrean, plano barietate eskasekin. Horrek eta gaixoen segidak filma mantsoa izatea egingo du. Espero ez nuen bukaera batek loguratik esna arazi nau. Tim Rothek lan ona egiten du baina.

Eta lehian zegoen bigarrenak, “Valley of Love” filmak, ere trajedia familiar bat du iturburu. Azken frantziarra lehian, Guillaume Nicloux idazle eta zuzendariak frantziar aktoreen bikote sendoa filmatu du Estatu Batuetako “Heriotza Bailaran”. Isabelle Huppertek eta Gérard Dépardieuk hitzordu arraroa dute bailara horretan. Urteetan ikusi gabe, semeak hitzartu ditu. Hilabete lehenago bere buruaz beste egin duen semeak.
Semeak “ikusi eta barkatu” nahi ditu Heriotzaren Bailarako mugarrietako batean. Zazpi egin behar, zeinetan “semea” aurkituko duten jakin gabe. Depardieurentzat zaila izango zen paper hau egitea benetako semearen heriotzaren ondoren. Ohi bezala oso ondo dago. Filma erreza da jarraitzen. Fantasia puntu horiek sineskorrak bilakatzen dira. Baina ez nau hunkitu. Bere iritzia sortu nahi duenarentzat “Valley of Love” Frantziako zine areetoetan zabalduko da ekainaren 17an.

Heriotzaren hatzaparradetik alde eginda gai gozoagoei heltzen zieten bi pelikula artean hautatu behar nuen. “Un Certain Regard” sailean Urrezko kamararen bila lehiatzen zen “Maasam“ indiarra. Ez ohiko amodio istoria “Lunchbox” filmaren ekoizleek eguna. Azkenean Estatu Batuetako estudio haundiek eta Frantziako ekoizle etxe batzuek sortutako “Printze Txikia“ren bertsioa ikustera sartu naiz. Mark Osbornek istorioa zabaltzen du. Neskato batek ipuina nola hartzen duen kontatuko digu. Bi mailak banatzeko irudi digitalak eta stop motion teknika erabiliko du.
Bihar lehian azkena, Justin Kurzelen “Macbeth”, Marion Cotillard eta Michael Fassbenderekin.
Please comment with your real name using good manners.