KRISTINA ZORITA Cannesetik

Ingelesa ama hizkuntza duten herrietan William Shakespearen lanak eskolan irakasten dira. Antzerkigilearen lanak prestatzen dituzten umeen antzerki eskolen arteko jaialdiak ere daude. Ez da harritzekoa beraz, Orson Wellesek (1948), Akira Kurosawak (1957) eta Roman Polanskik (1971) egindako bertsioen ondoren, Iain Canning eta Emile Sherman ekoizle britaniarrek pentsatzea garaia zela aktore belaunaldi berri batek Shakespearen errepertoriari heltzeko. Horregatik Justin Kurzel australiarra jarri dute Marion Cotillard frantziarra eta Michael Fassbender irlandar-alemanarra zuzentzen. Shakespearen lan ezagunena eta agian deigarrienaren bertsioa egiteko: “Macbeth“.
Eskoziako errege baten eta emaztearen istorioa. Saldukeriaz, alhaduraz beteriko istorioa. Potereak erotuko duen erregearen istorioa. Sineskorrak egiten dira Marion Cotillard eta Michael Fassbender – biak Kurzelen hurrengo pelikulan ere, “Assasin’s Creed”en aritu dira. Irudi eta giroa ere zoragarriak dira. Zoritxarrez Kurzelek egin duen Macbeth hau Shakespearen testura fidelegia da. XVII. mendeko ingelesa erabili dute honetan. Horrelako fideltasuna zertara dator orain? Hori galdetu diot nire buruari. Askok aipu honekin erantzun didate: “Games of Thrones” eta “House of Cards” serien belaunaldiko pelikula da. Baina ez dakit ze puntutaraino zine aretoetan ikusteko erreza izango den.

Zein zaila den neska gaztea izatea gero eta integristagoa den Turkian. Hori da “Mustang“ filmaren gaia. Eskolatik kanpo Deniz Gamze Ergüven zuzendariaren lehen film luzea da. Zinegileek egiten duten “La Quinzaine des Realisateurs”en aurkeztu eta Europako Zine aretoen saria jaso du. Sari potoloetako bat. Umezurtz, amonarekin eta osaba batekin bizi diren bost neskatoen istorioa da. Herritarren zumurruen beldur, etxean giltzapetuko dituzte. Bakan batek “Virgenes Suicidas” turkiar eran sailkatu ditu. Ba hori.
Zuetako baten batek festetara joateko astirik izan dudan. Bakarren batera bakarrik bai. Baina hainbeste akreditatuekin zaila da gonbidapena jasotzea. Eta pelikulak ikusten baditugu zaila da goizalderarte esna egotea eta hurrengo egunean aretora joatea. Urtero alkateak epaimahaiari eta prentsari eskaintzen dien bazkari probentzalean izan nintzen ostiralean. Hemengo espelizatatea “Alioli”, barazki eta arrai txuria alioliarekin, eskaintzen dute. Canneseko alde zaharrean, gazteluan edo, aire librean izaten da bazkaria. Azken urtetan euria izan denez, bertan behera utzi zuten. Aurten ez. Han beste herrietako prentsarekin nahasteko aukera dago. Errusiar eta Ukrainiarren artean izan ginen gu – ez nintzen atrebitu galdetzen Ukrainiako zein aldetakoak ziren. Bukatzerakoan olio boteila eskaini ziguten.
Eta non aurkitu aktore ezagunak? Batzuk hotel atarietara joaten dira. Beste batzuk, alfonbra gorrira. Akreditatuetatik batzuk, prentsa aurrekoen areto atarietara. Hara joan naiz goizean “Macbeth” filmaren prentsaurrekoa baino lehen. Eta besteek sinatzea eskatzen zuten bitartean horrelakoa lortu dut.

Bihar zein filmek lortu duten saria jakingo dugu. Denen ahotan Todd Haynesen “Carol” eta Hsiao-Hsien HOUren “Hiltzailea” daude. Ikusi beharko.
Please comment with your real name using good manners.