Azkenean. Bilbon, Kaliforniako Santa Barbaran eta Nanteseko zinemaldietan, besteak beste, aurkeztu ondoren, Irunen idatzi eta filmatutako “La Noche del Ratón” ikusteko aukera izango dugu Donostian. SADEk Truebako Ostegunak deritzan programazio bereziaren barne izango da. Horrekin batera hainbat lehen lanak aurkeztuko dira. Beti bezala, filma eta ezbahaia eskaintzen diren saioetan.
Ostegun honetan, “Electric Boogaloo: the Wild, Untold Story of Canon Films“ dokumentala eskeiniko dute. Mark Hartley australiarrak egindako pelikulak Menahem Golan eta Yoram Globus lehengusuen istorioa kontatzen du. 1980 hamarkadan, euren Cannon Films ekoiz etxearen bitartez, zineman iraultza txikia egin zuten. Aurrekontu gutxiko sinboloa zen ekoizetxea. Besteak beste, euren gidaritzapean “Delta Force”, “Desaparecido en combate”, “Cobra” bezalako filmak ekoiztu ziren, Chuck Norris eta Charles Broson izarrak bilakatuz. Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldiaren zuzendariak, Ángel Salak aurkeztuko du pelikula.
Beste Ángel batek, Ángel Santosek maiatzaren 21ean aurkeztuko du pelikula. Santosek zuzendutako lehen luzea da “Las Altas Presiones“. Sevillako zinemaldian “Olatu Berriak” saileko saria jaso zuen. Donostian filmatutako “La Herida” pelikulan ikusi genuen Andrés Gertrudix aktorea Miguel da. Beste batean filma errodatzeko lekuen bila Galizara, sorterrira, itzuliko den gaztea. Besteek zuzentzen duten pelikuletan lan egiten duen modura, bere bizitza besteek gidatzea uzten duen pertsonaia da.
Hurrengo astean, beste lehen lan bat programatu dute. Leticia Dolera aktorea kamara atzean jarri da estrainekoz Maria de las Montañasen istorioa kontatzeko. 30 urteko neska batek, Maria de las Montañasek neska normal bat izan nahi du. Neska normal batek beharko lituzken baldintzak paper batean idazten ditu baina konturatzen da ez dituela betetzen. Horiek betetzeko ahaleginetan hasiko da. “Requisitos para ser una persona normal“ pelikulak Malagako zinemaldian hiru sari eskuratu zituen: argazkilaritza onena, muntai onena eta gidoi gazte onena. Leticia berak, zuzentzeaz gain, gidoia idatzi du eta Maria de las Montañasen papera egiten du. Berarekin antzeztaldean Manuel Burque aktore eta komunikatzailea ari da. Leticia Dolerak berak aurkeztuko du filma maiatzaren 28an.
Eta ekainaren 4ean, hitzordu garrantzitsua izango dugu SADEko Trueba zinematan. Egun horretan David Rodriguez Losada zuzendari irundarrak bere lehen luzea aurkeztuko du. Santa Barbarako zinemaldian mundu mailako estrenaldia egin ondoren “La Noche del Ratón“, Gipuzkoan filmatutako thrillerra herrialde honetan estrainekoz pantaila handian ikusteko aukera izango dugu. Sandrak eta Jorgek lan bidaia bati ekingo diote. Baina une batean lan bidaia beste gauza batean bihurtuko da. Unai García egiten du Jorgeren papera eta berak zuzendariarekin batera aurkeztuko du saioa.
Please comment with your real name using good manners.