Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT, Euskadin erreferente bilakatzen ari da. Ostiralean hasi eta datorren asteko ostiralerarte iraungo du FANTeko edizio berriak, 21.garren edizioak. Astebete luzea izango da, Sail Ofizialean arituko diren 13 pelikula luzeei, FANT en Corto saileko 22 film laburreei eta besteak beste, Ikuspegin eta FANT maisuen sailean eskeinitako laneei eta Álex Angulori egindako omenaldiari esker.
Zinemaldia martxan hasteko “The House of Pine Street“ filmaren Europa mailako estrenaldia hautatu dute. Aaron eta Austin Keeling anai bikiek zuzendutako bigarren filmak bere haurdunaldia gorrotatzen duen emakume baten istorioa kontatzen digu. Gizonarekin batera ustez mamuz beterik dagoen etxe batera joango da. Izu psikologikoko pelikula hau aurkezteko zuzendariak izango dira Campos Antzokian. Pelikula honen ondoren, lehian dauden 11 euskal film laburrak ikusteko aukera izango da. Euskal film laburrak beste lekuetatik etorritako 11 filmekin batera 3.000 euroko sari baten bila arituko dira. Publikoak eta epaimahai batek ebaztutakoaren arabera. Horretaz gain, euskal film onenak 2.000 euro jaso dezake.
FANTeko Sail Ofizilean 13 luze lehiatuko dira. Horietatik 5 film estreinekoz ikusiko dira Espainian. Besteak beste, Pavel Khvaleev errusiarraren “III“, Chris W. Mitchellen “De Poel“ holandarra eta Michael Steves estatubatuarraren “Clinger“. Hiruak Bilbon izango dira euren filmak aurkezten. Tartean lehiaketan izango dugu Berlinen iaz lehiatu zen “In Order of Disappearance“ eskandinaviarra. Lehiaketan ez da Asiako filmerik izango. Sailaren erdia Iparameriketatik dator, beste erdia Europatik. Aipatzekoa bi austriar filme lehiatzen direla. Horiek epaitzeko Aina Clotet aktore eta kogidoilari katalana, Carlos Marañon “Cinemania” aldizkariaren zuzendaria eta Dominique Pinon aktore frantsesa izango dira. Pinon Jean-Pierre Jeunet zuzendariarekin lankidetza luzea du, esaterako “Delicatessen” edo “El extraordinario viaje de T.S. Spivet” filmeetan ikusteko aukera izan genuen. Alex de la Iglesias-en “Los Crímenes de Oxford” pelikulan ere aritu da.

Sail ofizialean ez, baina asiar fantasiaren mokaua FANT maisuen sailean dastatzeko aukera izango dugu. Japoniar Ghibli estudio ospetsuen sortzaileetakoa den Hayao Miyazakiren lau film emango baitira. Aditua ez den pubikoak Miyazaki “Heidi” edota “Marco” serietan egindako lanagatik gogoan izango du. Bilbon “Nausicaä Haizearen Bailaran” (1984), “Porco Roso“ (1992), “Mononoke Printzesa“ (1997) eta “Ponyo Itsaslabarrean“ (2008) emango dira.
Eta beste maisu bat. Iaz utzi gintuen Álex Ángulo omenduko du FANTek “El Día de la Bestia“ filmak 20 urte betetzen dituela aprobetxatuz. Angulo apaiz sataniko ahaztezinean eman zigun Álex de la Iglesiaren pelikula emango dute. Beste euskal film luze batek “Ikuspegi” saila estreinatuko du. David R. Losada irundarraren “La Noche de Ratón“ pantailaratuko da maiatzaren 9an, Espainian duen estrenaldia da gainera. Unai Garcia eta Miriam Cabeza lan bidai bati ekiten dioten bi lankide dira. Bidaiaren erdian ezuste batek dena aldatuko du. Santa Barbara, Nantes, Mosku eta Liejako zinemaldietan eman ondoren, ekipo osoa izango da Bilboko emankizunean. Gogoratu behar da “Ikuspegi” saila osatzen dutela lehiaketarako sailkatu ez baina hautaketa batzordearen arabera zinemaldian lekua merezi duten pelikulak. Aipatutako “La Noche de Ratón” filmaz gain, beste hiru espainiar ekoizpen eta argentinar bat emango dira.
Please comment with your real name using good manners.