Askok Roberto Rosselini ezagutuko dute Ingrid Bergmanekin izan zuen harreman sutsugatik. Izan ere, sumendi baten pean sortu zen bion arteko amodioa aktore suediarra zuzendiaren agindupean jarri zenean “Stromboli” filmean. Amodio horrek eskandalua sortu zuen AEBn, izan ere zuzendariak aktorea haurdun utzi zuen biak oraindik beste batzuekin ezkonduta zeudenean. Dibortziatu eta biak ezkondu baino lehen jaio zen Roberto Rosselini. Gero etorriko ziren aktorea ere den Isabella eta Ingrid, honen ahizpa bizkia. Baina txutxumutxuen bloga aldamenean duzue. Guk zineman izandako eragina aztertuko dugu, Roberto Rosselinik zinema izan zuen itzala hori gogoratzeko “Viva Rossellini“ atzerabegirako ederra prestatu du eta Bilboko Alondegiak.
1906an jaio zen zuzendaria Italiako neo-realismoaren sortzaileetako bat da. Bere film neo-realistak Antonioni, Cassavetes eta Bergman zinegileek gerora egingo zuten zinemaren sorburuan daude. Zeresana asko eman duen Nouvelle Vague mugimenduan eragin handia izan zuen gainera Rossellinik. Eta Martin Scorsese bezalako zuzendari estatubatuarrek ere bera kopiatu zuten.
Sehaskatik datorkio zinemaren sena. Aitak Italiako lehen zine aretoa ireki zuen. Mussoliniren seme batekin zuen harrema tarteko, Italiako zinema faszistan lan handia egin zuen. Baina gerra ondoko egoera lazgarriak eman zion bere artea erakusteko beta ederra. Gizateriaren egia handien bilaketa inozentea da bere ezaugarria, okupazioaren egoeran edota bikote baten harremanearen azterketan. “Ez dut film ederrak egin nahi, baliogarriak baizik” esaten ohi zuen eta “errealitatea harrapatzen saiatzen naiz” gehitu. Gauzak horrela aktore ez profesionalak kontratzen zituen, eta gero gidoiak euretara moldatzen zituen errelitate zentzua azpimarratzeko.
Hori ikusten da esaterako 1945an “Roma, cittá aperta“ (Roma, hiri irekia) zuzendu zuen filmean. Berau Federico Felliniren gidoia zuen eta Cannesen saria irabazi zuen. Trilogiaren bigarren lanak, “Paisa“ filmak, gidoi onenaren Oscar izendapena balio izan zitzaion. Bi hoiekin hasiko da Alondegiko zikloa. Egitarau osoa hauxe:
* “ROMA, CITTA APERTA” – 04/02/2015 17:30
05/02/2015 20:00
* “PAISÀ” – 04/02/2015 19:30
05/02/2015 17:30
* “GERMANIA, ANNO ZERO” – 11/02/2015 17:30
12/02/2015 19:30
* “L’AMORE” – 11/02/2015 19:30
12/02/2015 17:30
* “STROMBOLI” – 18/02/2015 17:30
19/02/2015 19:30
* “FRANCESCO, GIULLARE DI DIO” – 18/02/2015 19:30
19/02/2015 17:30
* “LA MACCHINA AMMAZZACATTIVI” – 25/02/2015 17:30
26/02/2015 19:30
* “EUROPA ’51” – 25/02/2015 19:30
26/02/2015 17:30
Please comment with your real name using good manners.