Izotzetik datorren zinemaldia, Sundanceko zinemaldia bukatuta, gaur hasten da izotzetik etorritako bestea. Gerra Hotzaren erdian, banatutako Berlinen sortu zen duela 65 urte Berlinale. Egun handieenetako den zinemaldiaren 65. edizioa gaur hasiko da. Eta hasi emakume batek zuzendutako filmarekin hasiko da . Isabel Coixet katalanaren “Nadie quiere la noche“ pelikulak izango du ohore hori eta Berlinalek zabaltzen duen bigarren emakume zuzendaria bilakatuko da horrela Coixet.
Egun New Yorken bizi den zuzendari katalandarra asko maite dute Berlinen. Bere aurreko sei film aurkeztu dira zinemaldi alemaniarrean. Norvegian, Bulgarian eta Espainian filmatutako pelikulak Bostonetik Groelandiara Josephine Pearyk egindako bidaia kontatzen digu. Josephinek Ipar Polora doan senar esploratzailearekin bat egin nahi du. Emakume inuit batekin adiskidetasun harremana sortuko da. “Isabel Coixetek baldintza gogorretan dauden bi emakumeen erretratu hunkigarria egin du” esan zuen Berlinaleko zuzendariak, Dieter Kosslickek, pelikulak Berlinale zabalduko zuela iragarri zuenean.

QUEEN OF THE DESERT
Zuzendaria: Werner Herzog
Josephine gorpuztuz, Juliette Binoche aktore frantsesa, Berlinen izar paretzat jotzen dutena. Bera izango da alfonbra gorritik paseatzen lehena. Bertatik igaroko diren izarren artean Nicole Kidman, Robert Pattinson, James Franco, Charlotte Rampling, Cate Blanchett, Ian McKellen, Natalie Portman edo Christian Bale aktore ezagunak.

NIGHT OF CUPS
Zuzendaria: Terrence Malick
Aktoreez gain, zuzendari izarrak izango dira erruz Berlinen. Film gutxi eta barnerakoiak egiten dituen Terrence Malick estatubatuarra eta zinema hil zela esan zuen Peter Greenaway britaniarra esaterako. Urrezko Hartzaren bila ere Werner Herzog alemaniarra eta Benoit Jacquot frantziarra. Jafar Panahi irandarra ere lehian dugu baina ez dakigu arerio jotzen duenari joatea utziko dion Irango gobernuak. Berlinen hain gustuko duten asiar zinemaren beste lehiakideak Japonia, Txina eta Vietnametik datoz. Lehiaketako hemeretzi filmak osatzeko bi pelikula alemaniar eta britaniar eta errusiar bana. Gainera Guatelamak estrainekoz film bat izango du lehian, film indigena bat. Malgorzata Szumowska poloniarra eta Laura Bispuri italiarra dira Coixetekin batera lehiatzen diren hiru emakume zuzendari. Ez dago asiar filmerik lehian. Txilek bi izenburu sartu ditu: Pablo Larrainen “El Club“ eta Patricio Guzmán-en “El botón de Nacar”. Lehian dagoen dokumental bakarra “Nostalgia de Luz” aurrekoaren jarraipena da.

Film horiek epaitzeko Darren Aronofsky zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarra buru duen taldetxoa arituko da. Audrey Tatou aktore frantziarra, Daniel Brühl aktore katalanoalemaniarra, Martha de Laurentiis ekoizlea, Matthew Weinear ekoizle eta zuzendari estatubatuarra, Bong Joon-ho gidoilari eta zuzendari korearra eta Claudia Llosa zuzendari peruarra.

Aurtengo Ohorezko Urrezko Hartza hautatzeko Berlinalek etxera begiratu du. Win Wendersek ostegunean hartuko du iruditxoa, Berlinalen dioen modura, “gaur eguneko autore deigarrienetakoa ohoratuko dugu. Generoak gaindituz, zinegile, argazkilari eta idazle modura egindako lanek gure memoria filmikoa moldatu dute eta beste zinegile askok iradoki“. Saria ematearekin bat “El Amigo Americano“ filma proiektatuko dute.
Please comment with your real name using good manners.