Otsaila epel-epel igarotzeko, Kresala eta FAS zinekluben egitaraua

Kanpoan giro zatarra du otsailak, zine barruan baina gozo-gozo egoteko aukera asko dakarte Donostia eta Bilboko zineklub nagusiek. Kresala zineklubaren saioetara hurbiltzen direnek Bizkaitik hasi eta Frantzian bidai egin ondoren, Italiaraino iritsiko dira. FAS zineklubaren egitaraua ikusteko aukera dutenek berriz AEB, Kanbodia, Italia eta Turkia izango dituzte geltoki.

Eta gorputza berotzen hasteko, gaur Aritz Galartzak egindako Bacalao a la Vizcaína dokumentala emango dute Kresalan. Duela bi urte Donostiako Zinemaldiko “Culinary” sailean parte hartu zuen filmean saltsa ezagunaren nondik norakoak agertzen dira. Zuzendari bizkaitarrak lurralde horretako sukaldariei eta adituei galdetzen die. Galartza bera izango da emanaldia aurkezten. Otsailaren 9an berriz, Canneseko azken zinemaldian polemika sortu zuen Adieu au Langage emango dute. Jean-Luc Godard beteranoaren azken lana aurkezteko GARAko zine kritikaria Mikel Intsausti izango da.

Hemendik bi astera duela gutxi zendutako Francesco Rosi zuzendariaren “Salvatore Giuliano” lana pantailaratuko dute. 1962an filmatutako pelikulak bidelapur italiar ezagun bat erretatatzen du. Otsaila bukatzeko Mia Hansen-Love emakumezko zuzendari frantziarraren El Padre de Mis Hijos filma eskainiko dute. Film horri esker ezaguna egin zen gure artean aktore ohiak errelizadore modura. Saioa Noticias de Gipuzkoako Juan González Andres kazetariak aurkeztuko du.

Bilbon berriz, astearte honetan, Spike Jonzek zuzendatuko Her zientzia fikziozko film filosofikoa jarriko dute FAS zineklubean. 2013ko ekoizpena saritu zuten Oscarretan eta Urrezko Globoetan izendapen asko zituen. Azkenean Spike Jonzek gidoi onenaren saria eskuratu zuen bi lehiaketa horietan. Beste film saritu bat, kasu honetan Cannesen saritu zuten L’Image Manquante (The Missing Picture) programatua dute datorren asteko astearterako. Frantzian babestu zen Rithy Pahn kanbodiarrak bere herriak sufritutako genozidioa erretratu du buztinezko iruditxoen bitartez, izan ere, genozidio horren eta bere familiak sufritutakoaren irudirik ez baitago. Aurretik Marinelaren hilobia film laburra emango dute.

Aurten Pier Paolo Pasolini hil zela 40 urte betetzen direlaren aitzakiarekin, ihauteriko asteartean, zuzendari, idazle eta olerkigile italiarraren Teorema filma emango dute. Manu Pajak aurkeztuko du 1968an Silvana Mangano eta Terence Stamp gazte batekin filmatu zen pelikula. 1950 eta 1960 hamarkadako italiako burgesiaren erretratua. Hilabete bukatzeko iaz Cannesen Urrezko Palmondoa jaso zuen Neguaren ametsa” (Winter Sleep) eskeiniko dute. Nuri Bilge Ceylan zuzendaria turkiarraren maisu lana, bere ibilbidearen gailurretzat jotzen dute askok ia hiru ordu terdiko pelikula hau.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online