Donostiako Zinemaldian izan zuen estrenaldia Oskar Tejedor (Telleriarte 1968) zuzendariaren azken dokumentalak. Gainera “Notas en movimiento“ filmak aurrestrenaldia izan zuen aurretik DFeriaren, antzerki azokaren, barruan. Orain bizitza berria du zine aretoetan. Aste honetan Madrilgo Cinematecan izan da eta ostiraletik Donostiako Principe aretoan ikusteko aukera dago ballet dantzarien eta musikarien bizitza erretatzen duen dokumentalak.
Tejedorrek dioenez, Biarritzeko Malandain balleta pertsonalki ezagutzen zuen eta eurekin zeozer egin nahi zuen. “Ballet baten agertokiaren atzekaldea, ikusleek ikusten ez duten atzekaldea erakutsi nahi nion ikusleari” dio. Eta gaineratzen du “atzekalde horretan dantzarien egunerokoa erretratu nahi nuen. Izan ere oso gazte hasten dira eta oso gazte uzten dute euren ibilbidea“.
Eta protagonista bila dantzariak elkarrizketatzen ari zela aukera paregabea sortu zitzaion. “Versalleseko jauregiak enkargua egin zion Malandaingo koreografoari Prokofieven “Errauskin”en koreografia berria sortzeko eta Thierry Malandainek mende hasieran bezala, orkestrarekin, egin nahi zuen emanaldia” balletaren sorlekuan jotzen den antzokian. Horrela sartu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa proiektuan. Eta horri esker, musika eta balleta, bi kultura, bi disziplina artistiko batzeko profitatu zuen Tejedorrek. Ideia hasieratik, garapen eta taularatzeraino koreografia jarraitu zuen.
Horrekin batera, artista batek bere lanean eta bizitzan izan ditzaken gorabeherak jarraitzen dira dokumentalean. “Zer gertatzen da dantzari batek lesioa izaten badu? galdetu nion nere buruari. Eta zer gertatzen zaio umeak eduki nahi duen beste bati? Nola uztartuko ditu bizitza sortzea eta duen sormen lana?” dio Tejedorrek. Horrez gain, artisten solidaritatea eta dantzari zein musikarien gurak azpimarratu nahi ditu.
Orkestraren babesaz, balletaren sormen lanaren erretratua desberdin egin ditu Frantzian eta hemen, telebisten eskaerei men eginez. Horregatik bertsio biak bi dokumental balira bezala zenbatzen ditu. “Gai sozialak eta artistikoak elkargurutzatzen zaizkik nire filmografian” dio. “Gai sozialek barne mina sortzen naute askotan eta artistikoa landu behar dut orduan” dio “Balenciaga, permanecer en lo efimero” ere zuzendu duen Tejedorrek. Orain zortzigarren dokumentala burutzen ari da, Nikaraguan emigrazioaren inguruan filmatutakoa. Aurretik Valladolideko Semincin saritu zuten “Cuidadores” ere zine aretoetan ikusteko aukera izan genuen.
Zuzendari legazpiarra gustura dokumental bat programatu baitute. “Oso zaila da zine areto komertzialetan, ez baduzu plus bat ematen“, onartu du. Dokumental honek duen plusetako bat gure inguruetan dauden ballet eta musika orkestra onenak barrutik ezagutzeko aukera izan daiteke.
Please comment with your real name using good manners.