Igandean emango dira bigarren aldiz, “Feroz“ sariak, Espainiako zinema kazetarien sariak. Iaz kazetari talde batek sortu zituen jadanik askok espainiar Urrezko Globoak deitzen dituztenak. Aurten zinema kazetarien elkartean dauden 170 kideek bozkatzeko aukera izan dute. Eta Donostiako Zinemaldian gertatu zenaren haritik, izendapen gehien “La Isla Mínima“ eta “Magical Girl“ pelilkulek dute.
Donostian jada Sail Ofizialeko pelikula onenentzat jo zuten zine kazetariek transzizioaren erretratua den thriller poliziakoa. Hamar izendapen ditu “La Isla Mínima“ filmak. Besteak beste, pelikula dramatiko onena, zuzendari eta gidoi onena eta antzeztaldearen parte handia. Donostian aktore onenaren saria jaso zuen Javier Gutierrezek aurrean Raúl Arévalo lankidea izango du aktore onenaren lehian. Antonio de la Torre eta Nerea Barros antzeztaldeko aktore onenen bila arituko dira. Alberto Rodríguez zuzendaria zinegile paregabetzat sailkatu duen filmak aukera asko ditu.
Zortzi sailetan arituko da Donostiako Urrezko Maskorra. Menpekotasuna eta indarkeria joko bezala erretratzen duen pelikula Carlos Vermut marrazkigilearen bigarren filma da. Pelikula dramatikorako, zuzendari eta gidoi onenerako izendapenak eskuratu dizkio. Aktoreen artean ere Barbara Lennie eta Luis Bermejo protagonistak izendatuta daude, baita José Sacristán antzeztaldeko aktorea. Honen atzetik, zazpi izendapen ditu komedia batek. Paco León aktoreak zuzendari onenaren saria eskuratu dezake ama eta arreba zuzentzeagatik “Carmina y Amén“ filmean.
Parekatuta, sei izendapen dituzte Kataluinako RNEk ematen dituen Sant Jordi sarietako irabazleek. Sant Jordietan lehen lan onenentzat jo dute “10.000 kilometros“ filma. Distantzia fisikoak bikote bat nola apurtu dezake errodatu du Carlos Marqués-Macetek. Arrakastaz gainera. Film dramatiko onenaren, zuzendari eta gidoi onenaren sarietako lehiakide izango du “Loreak” pelikulak. Sant Jordietan pelikula onenaren saria eskuratu dute eta gauza bera errepikatu nahi dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek. Eurak gain, euskaraz errodatu den filmaren kartela, Pascal Gaignek sinatutako musika eta Itziar Aizpuru antzeztaldeko emakumezko aktore onenare sarirako izendatuak daude.
Karra Elejalde gasteiztarrak ere “Feroz“ saria jaso dezake “8 Apellidos Vascos“ filmean aitaren papera egiteagatik. Izendapen bat du gainera “A Escondidas” film euskaldunaren kartelak. Horietatik asko Madrilen izango dira igandean. Aurten Las Ventaseko Antzoki handia. Iaz ez bezala. Lehenengo gala Paramounten eman bazuten, aurten Canal + kateak aireratuko du. Adi beraz Goya sarien aintzandari izan daiteken sarietara.
Please comment with your real name using good manners.