Larunbatean arrakastatsu bukatu zen dokumental musikalen Dock of the Bay zinemaldi donostiarra. Publikoak ederki erantzun dio zortzi eguneko programazio zabalari. Behin baino gehiagotan aretoak txiki geratu dira. Lehiaketari dagokionez, euskal taldeen ibilbidea erretratatzen zuten dokumentalek saria jaso dute 8. edizio honetan.
Zinemaldiaren sari nagusia, 2015eko Dock of the Bay saria Kikol Grau dokumentalista eta telebista errealizadore katalanak jaso du “Las más macabra de las vidas“ filmagatik. ZINEBI eta Sevilako Europear Zinemaldian ere ikusi zen dokumentalak Eskorbuto taldea eta aldi berean Bilbon 1980eneko hamarkadaren erretratzen ditu. Virginia Díez, José Luis Cienfuegos, Felipe Cabrerizo, Aaron Rodríguez eta Paula Arantzazu osatzen zuten epaimahaiak saria eman diote “ez fikziozko ariketa erradikala delako eta taldearen punk izpiritua helearazteko generoaz gaindiko muntaia duelako“. Eskorbutoren itzala agertzen zen jada telebistako errealizadore honek Metropolis telebista saiorako oraingo euskal taldeen inguruan egindako beste dokumental labur batean.
Epaimahaiaren aipamen berezia eta baita Guayana Films banatzailearen aipamen berezia jaso du emakume mariatxiak filmatu duen “This lovely sitty life (Qué caramba la vida!)” dokumental alemanak. Doris Dörrie zuzendari ezagunak sinatua. Guayana Filmsen beste aipamen berezia Doctor Deseo taldearen inguruko dokumentalak jaso du. Oso denbora gutxian egin zuten Carlos Iglesias Serrano eta Xabier Agirre Arenaza zinegileek “Doctor Deseo: Busco en tus labios“. Banatzailearen sari nagusia, banaketarako saria, “Patuchas, el hombre de los mil millones“ dokumentalak jaso du. “Esta noche cruzamos el Mississipi” saioan publiko zabal batek ezagutu zuen Juan Antonio Canta abeslari eta antzerkigile surrealista. Patuchas ezizena zuen artista hura gogoratu nahi du dokumentalak. Asbel Esteve Oriol zuzendariak aurretik Sevillako Europear Zinemaldian aurkeztu zuen bere lan hau.
Guayana Filmsen saria aurten berria zen. Hirugarren saria, publikoaren saria, aurten SADE zinemek babesten zuten. Eta berau, larunbatean bertan pantailaratu zen “Tubular Bells: The Mike Oldfield story“ dokumentalak eskuratu dut. Bartzelonako Inedit zinemalditik zetorren pelikula BBCk egindako dokumentala da. Bertan kontatzen da nola egin zuen Mike Oldfieldek, bere unerik okerrenean, Virgin Records diskoetxearen lehen diska.
Orain 9. edizioaren zain.
Please comment with your real name using good manners.