Batzuen ustez Oscar sariak baino sinesgarriagoak dira, azken hauek akademikoek, alegia, industriak bozkatzen baititu. Urrezko Globoak ostera Hollywooden dauden nazioarteko kritikoek, prentsak alegia. Bere 72. galan, ia 100 kide dituen elkarteak ezusteren bat eman du.
Eta atzerritar kritikoen aburuz, drama sailean, 12 urtez filmatutako pelikula, ume baten haurtzarotik gaztarorako bidea jasotzeen duen pelikula da urteko onena. “Boyhood“ filmaren zuzendaria,Richard Linklater, zuzendari onena ere iritzi diote. Filmak bost izendapen zituen eta hiru iruditxoa lortu. Hirugarrena, draman antzeztaldeko aktore onenaren saria, Patricia Arquettek jaso du, umearen amaren paperagatik.
Linklaterren aktore fetitxeak, Ethan Hawkek ezin izan du antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria jaso. “Boyhood” bezala Sundancen prentsa ahozabal utzi zuen “Whiplas“ filmeko J.K. Simmonsek kendu dio iruditxoa. Hortaz gain, draman, gaixotasuna eta horri aurre egiteko era saritu dira. 50 urte bete berritan Alzheimer duela esaten dioten gaixoaren paperean Julianne Moorek jaso du emakumezko aktore onenaren saria “Still Alice“ pelikugatik. Stephen Hawking zientzilariarien erretratuak gizonezko aktore onenaren iruditxoa balio izan dio Eddie Redmayne ingelesari. Pelikula horren, “The Theory of Everything“ filmaren musika ere saritu dute.
Eta gaueko galtzailea, Alejandro González Iñarritu mexikarraren “Birdman” pelikula. Komedia sailean faboritoa zen ikuskizun munduaren satira hau baina zazpi izendepengatik bi saritan geratu da. Gonzalez Iñarrituk berak gidoi onenaren saria jaso du eta Michael Keaton komedian gizonezko aktore onenaren saria hartu du. Antzezpen itzela egiten du Keatonek eta lehen lerroan dago Oscar saria hartzeko. Emakumezko aktore onenaren saria Amy Adamsek eskuratu du “Big Eyes“ filmagatik. “Birdman”en desengainu nagusia agian komedia onenaren saria eskapo egin dionean. Berau Wes Andersonen “The Great Hotel Budapest“ filmak eskuratu du.
Ezustea atzerriko hizkuntzako film onenaren sailean ere. Askok “Ida” poloniarra jotzen bazuten faborito, Andrey Zvyagintsev errusiarraren “Leviathan“ film gordinak eskuratu du iruditxoa. Cannesen gidoi onenaren saria jaso ondoren, beste urratsa bat Oscarren irudiaren bila. Gaueko beste izarra: George Clooney. Ohorezko saria eman baitiote 53 urteko zinegileari. Hortaz gain, egun kalitate handiko zinea egiten den telebistako seriak ere saritu dituzte.
Please comment with your real name using good manners.