La Noche del Ratón, zinemalditik zinemaldira doan sagutxoa

David Rodriguez Losada zuzendariak eta gidolariak buru duen taldeak hainbat film labur egin ondoren, pelikula luzea egitea erabaki zuen. “Film oso txiki bat filmatzea, curriculuma egiteko, gero bigarren luze bat egiteko finantziazioa lortzen lagunduko ziguna” dio Rodriguez Losadak. Baina La Noche del Ratón pelikulak ezustea eman die: Kaliforniako Santa Barbarako zinemaldian estrenatuko dute hilabete bukeran eta agentzia estabatuar batekin sinatu ondoren, Asiako herri batean DVDn editatuko dute. Lehen salmenta. Gainera bigarren proiektu batean produkzioan sartu da ekoizpen etxe katalan batek. “Beraz, aurkezpen txartel modura ezin hobeki funtzionatu du“, Rodriguez Losadaren ustez.

LNDR_posterOF_vers3

Ruben Ávila kogidoilariak, Asier Vázquez produktoreak, Peru Gelbete argazki zuzendariak eta Noemi Chico zuzendari artistikoak osatzen duten taldeak izu elementuak dituen thriller bat filmatu du. “Lan bidai baten gainean, amodiozko triangelu baten gainean osatutako thrillerra” laburbiltzen du Rodriguez Losadak. Miriam Cabeza eta Unai Garcia dira protagonista nagusiak. Eurekin batera Mikel Martinezek eta Alfonso Torregrosak ere paperak dituzte.

2012ko udan errodatu ondoren, hila bukaeran estrenatuko dute filma. Eta estrenaldi distiratsua izango da. Kaliforniako Santa Barbara zinemaldian. Bi adar dituen jaialdia da. “Iaz saria eman zieten Leonardo DiCapriori eta Martin Scorceseri “Wall Streeteko otsoa” filmagatik, aurten “Boyhood“eko Ethan Hawkeri. Eta aktore horiek bertara doaz” dio harro zuzendariak. Baina aldi berean apal aitortzen digu “gu gazteleraz egiten den filmen sailean lehiatuko gara. Irabazteko aukera txintik ere gabe“. Zinema independientekoa omen da lehiatzen dena. Baina “iaz Canibal izan zen gu lehiatzen garen sailean” argitzen du.

Zuzendariak eta taldeko beste hiru kidek pelikula modukoa biziko dute egun hauetan. Pelikula ere dirudi Shoreline Entertainment agentzia estatubatuarrarekin kontratua nola lortu zuten. “Donostiako zinemaldiak erabiltzen duen plataforma batean jarri genuen pelikula, oraindik bukatu gabe zegoela, postprodukzioan“, dio zuzendariak. Industriako akreditazioa duen edonork ikusi ditzake pelikulak bertan. “Ba, goizeko ordubatean, posta elektroniko bat jaso genuen. Agentzia horrek Donostiara bidaliko ordezkaria zen. Plataforma horretan pelikula ikusi eta gustatu zitzaiola esan zigun. Hurrengo goizean bazihoan eta pelikulaz hitzegiteko gosaltzera gonbidatu gintuen“, laburbiltzen du. Bi aste beranduago agentziarekin sinatu zuten. Zinemaldietan aurkeztu eta mundu mailako salmetak bere kargu hartuko ditu agentziak.

Lehen film honek, “La Noche del Ratón” film luzeak eskarmentu handia eman die. Taldekidek jarritako diruarekin, lortuko diren irabazien truke egindako filma “mugitzeko” ekoizetxea sortu dute, Lepantstrit Produce ekoiztetxea. Eta elkarrizketa, zinemaldi eta bigarren film baten ekoizpenaren zurrunbiloan sartu dira.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online