Abenduaren 21a ez da bakarrik Santo Tomas. Europako hainbat hiritan aspaldi urteko egunik laburrena film laburren aldarrikepena egiteko eguna izaten da. “Urteko Egunik Laburrena“ ekimenpean hainbat film labur emateko aukera izaten du antolatu nahi duen edornok. Eta Bilbon aurten erronkari heldu diote.
Eta Bilbon ez da izango egun bakarra, hiru baizik. Ostiraletik eta igandera bitartera bost egoitzetan 26 film labur erakutsiko dira. Horrekin batera, hainbat ezbaia egingo dituzte zuzendariekin. Besteak beste, umeentzako filmeei egingo zaie tartea, film labur mitikoak eta estrenaldiak eskainiko dira, dena doan.
Egitaraua hauxe:
* Ostiralean:
– Zurbaranbarri zentroan, arratsaldeko 6tan, umeentzako film hauek emango dira:
Ohe Azpiko Zera
La Bruxa
La dama y la muerte
Tachaaan!
Superdown
Las aventuras de Tadeo Jones
– Castaños udal zentroan, 19:30tan, beste hauek ikusgai izango dira:
Superdown
Per un pugno di azioni
Una mierda de shlasher
Nosotros que nos queremos tanto
Remanecer
T.O.C.
El coche fantástico
* Larunbatean:
– Aurreko bi programa emango dira berriz FNACen, arratsaldeko 12tan eta 18tan.
– Pabellón 6 aretoan, 21:00tan, Euskadin egiten den film laburren panoramika prestatu dute.
Programa bikoitza izango da. Eta bertan filmen zuzendariak izango dira, Ramón Barea eta Lander
Otaola aktoreek gidatutako mahai inguru banatan.
Batetik, film mitikoak:
Birdboy (Pedro Rivero)
Las Horas Muertas (Haritz Zubillaga)
De Noche y de pronto (Arantxa Etxeberria)
La casa del lago (Galder Gaztelu)
Cólera (Aritz Moreno)
Bestetik, estrenaldiak:
Anómalo (Aitor Gutierrez)
Don Miguel (Kote Camacho)
Malas Vibraciones (Dávid Sañudo)
El Bosque Negro (Paul Urkijo)
Óscar Desafinado (Mikel Alvariño)
Eta ondoren, “The FILMak Countdown“ saio musikala izango da.
* Igandean:
Horietako batzuk ikusiko dira berriz eta Iker Arceren “Magia“,
Roberto San Sebastiánen “Yayos“ eta Lander Otaolaren
” Preguntador“.
Aukera ederra euskal film labur onenak ikusteko.
Please comment with your real name using good manners.