“Dock of the Bay”, zortzigarren edizioa labetik ateratzear

Iaz “crowfunding“ari esker, zaleen diru bilketari esker eutsi ondoren, indarberrituta dator Donostian egiten den musika dokumentalen jaialdia. Eta Dock of the Bay zinemaldiaren zortzigarren edizioa urtarrilaren 10tik 17ra egingo da. Oraindik ere diruz larri badabiltza ere eta zaleen borondatezko ekarpenei muzin egingo ez badiete ere, goiari eutsi eta programazioari eta epaimahairi begiratuta luxuzko edizioa prestatu dute.

Zinemaldiaren lehen asteburuak erakusterako sailera eskeinita dago. Zortzi film ditu osotara. Ez du nolanahiko hasiera izango. Dokumentu historiko batekin zabalduko dute. 1968an The Doors taldeak produzitu zuen film ertaina. Duela 46 egindako The Doors Feast of Friends pelikulan Paul Ferrarak talderen bira jarraituko du hainbat hiabetetan. Larunbata osatzeko Queen taldetik kanpo Freddy Mercuryk egindako ibilbidera eta Spandau Ballet taldea aitzaki 1980eneko Londresera bidaia egingo duten bi dokumental izango dira.

Hurrengo egunetan Kirmen Uriberen idatziak, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musika eta Mikel Valverderen marrazkiak konbinatzen zituen eta New Yorken aurkeztu zuen proiektuaren inguruko dokumentala emango dute. Eta baita Pulp, Johnny Winter eta Alice Cooper musikarien inguruan egin dituzten filmak. Eta nola ez, duela gutxi “parranda” egitera joan den lagunaren, Pereten inguruan egindako, Cuchíbiri cuchíbiri pelikula.

Astean zehar, Sail Ofizialean lehiatzen diren 11 dokumentalak ikusteko aukera izango dugu. Tartean pianoren maisu gazte baten, Doctor Deseo edo Eskorbuto talde bizkaitarren eta Elliot Smith eta Mike Oldfield musikarien ibilbideak kontatuko dizkiguten filmak. Ikusteke Lamb of God taldea jarraitzen ari zela, Don Argottek sortutako As the Palace Burns filma. Taldeari buruzko dokumentala thrillerra bilakatu zen txekiar zale baten hilketa leporatu ziotenean kantariari. Arreta ematen du ere emakume-gizonezko konfliktoa ukitzen ohi duen Doris Dörrie alemanak emakume mariachien inguruan egin duen This Lovely Shitty Life/Que caramba la vida pelikula.

Sail Ofizialeko film horiek epaitzeko Aaron Rodriguez eta Paula Aranzazu zine kritikoak, Virginia Díaz irrati musikal baten esataria, Felipe Cabrerizo programatzaile eta zine historialaria eta José Luis Cienfuegos Sevillako zinemaldiaren zuzendaria izango dira. Bi mila euroko saria emango diote zinemaldiko dokumental onenari. Aurten gainera SADE enpresak sortuta 1000 euroko saria emango zaio publikoak gehien bozkatutako dokumentalari. Eta PREMIO GUAYANA FILMS banatzaileak pelikula bat hautatu eta doan banatuko du, estreinekoz aurten ere.

Hortaz gain erakusketak, festak, kontzertuak, publiko gaztearentzat aurreko edizioko filmen emanaldiak eta emanaldi bereziak izango dira. Antzoki Zaharrean eta Trueban programatuko diren 19 filmeetarako sarrerak 7 eurotan eskuratu daitezke jada.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply