Zalantzarik gabe Euskal Herriko zinemaldia da dokumentalei eta film laburrei dagokienez. Bilboko ZINEBIk Twiggy, “Swinging Sixties” – 60.eneko gazte fenomenoaren ikonoa hartu du kartel ikurtzat. Jada zinemaldiak 56 edizioa baditu, inoiz baino osasuntsu baitabil. Adibidez, Sail Ofizialean parte hartzeko 3000 film labur baino gehiago jaso dituzte.
Bere generoan “Europako zinemaldi zaharrena dena” ostiralean hasiko da Cecilia Roth aktoreari lehen “Ohorezko Mikeldi” saria emanez. Aktore argentinarrak “interpretatzeko orduan erakutsi duen askatasunagatik” jasoko du iruditxoa. Gainera, beste bi Ohorezko Mikeldi partituko dira. Datoren asteazkean Hirokazu Kore-Eda zuzendari japoniarrak hartuko du berea “filmografian duen originaltasunagatik“. Eta azkenik sari postumoa eskeini nahi diote Alex Angulori “antzezle paregabea eta gizon bikaina” zelako. Datorren ostiralean, jaialdiaren sari banaketan, jasoko dute iruditxoa Mayda Zabala emazteak eta Dodó alabak.
“Ars Moriendi” (Miilosz Marganski – Polonia)
Esan bezala 3.000 proposamenetik gora artean hautaketa egin du batzordeak. Eta Sail Ofizialean 65 film labur zerrendatu dituzte, zinemaldiak dituen hiru generoetan lehiatzeko. Fikzioan 30, dokumentalean 17 eta animazioan 18 filmak lehiatuko dira Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiren bila. Besteak beste, Polonia, Brasil, Hego Korea edoeta Singapurretik datoz lehiatuko diren filmak. Horretaz gain, zazpi euskal zinegileen propamenak ere sari bila arituko dira. Horiek epaitzen Alberto García Ferrer ekoizle eta kritiko argentinarra, Carlos Balagué zinegile eta kritikoa, Ingrid Mwangi artista plastiko keniarra, Olga Parn zinegile bielorrusiarra eta Jon Sistiaga kazetaria izango dira.
“A Seriour Comedy” (Lander Camarero – Euskadi)
Euskal eta espainiar beste 46 film labur “InfoEuskadi/InfoSpain” atarian emango dira, lehiaketaz kanpo. Eta munduko beste 24 laburmetrai “InfoWorld” izenburupean. Azken urteetan indarra hartzen ari den zikloa “Beautiful Docs” zikloa da. Aurten munduko panorama diren 11 film luze dokumental eskainiko dira. Euren bitartez, besteak beste, Ukrainiako egoera, Siriar gerra zibila edoeta Israelen aurka Hamasen barnean hainbat gazte palestianarren prestakuntza ikusteko aukera izango dugu. Eta Frederick Wiseman dokumentalista estatubatuar handiaren azken lana “National Gallery“ dastatzeko abagunea ere, Cannesen, Toronton eta Londresen erakutsi den lana.
Please comment with your real name using good manners.