Hasieran protesta bat izan zen. Eskubide urraketa baten aurkako orrua. Gaur filmean jarri dute, apenas zazpi hilabetetan protesta horren dokumentala. Gallardonen aborto legearen aurreproposamenaren aurka egin ziren martxa desberdinak laburbildu zituzten “El Tren de la Libertad. La Película“n 80 zinegileek. Gaur aldi berean Espainiako 20 hiritan ikusgai izango da.
PPren gobernua prestatzen ari den abortu legeak lortutako eskubide bat atzera botako luke. Urteetan atzera gainera. Hori dela eta, Astuariaseko emakumeen talde batek proposamena egin zioten beste taldeei: bakoitzak bere herritik Madrilera eta bertan idatzia eman Gallardon, Ana Pastor Osasun ministroari eta hainbat kongresu kide eta buruei. “Asktasunaren Trena” bezala izendatu zuten ekimena. Berehala erantzun zioten talde askok eta otsailearen 1ean Madrilen manifestazio erraldoia burutu.
Deiari erantzun zioten Chus Gutierrez zinegileak eta Pilar Aguilar Carrasco soziologoa eta kritikoak. Eurei laguna posta elektronikoa bidali zieten ekimena grabatzeko. Berehala hainbat zinegileen partehartzea baieztatuta zuten. Doan. Ikusentzunezko eta zine munduko emakumeen kolektiboak ere laguntza eskaini zieten. Montatzaileak, kamaralariak, … 80 zinegile baino gehiago jarri dira lanean proiektuan. Otsailaren 1eko manifestazio erraldoia grabatu eta aurrekariak. Dirua edizio gelak eta kanpora bidaltzeko jasotzen ari da.
Astuariasen duela lau egun izan zen aurrestreinaldia. Gaur Espainiako 20 hiritan eman behar dute aldi berean. Horien artean arratsaldeko 7:30tan Bilborocken emango dute. Iruñean uztailaren 30an emango da eta Gipuzkoan, Irunen, astelehenetik ostiralera Kabigorri Ateneoan. Gero edornork eskuragai izango du. Proiektuaren informazio gehiago ondorengo estekan.
http://eltrendelalibertadfilm.blogspot.com.es/p/noticias_16.html
Please comment with your real name using good manners.