Zineman Europako aniztasuna azpimarratzeko duela 8 urte LUX saria sortu zuen Europako Parlamentuak. Uztailaren hasieran sari horretako Sail Ofizialean sailkatu diren hamar filmak ezagutzera eman zituzten, gaur berriz saria lortzeko lehiatuko diren hiruak. Tituluen arabera alfabetitoki zerrendatuak hauek dira:
– CLASS ENEMY (RAZREDNI SOVRAZNIK). Zuzendaria: Rok Biček – Esloveniarra
– GIRLHOOD (BANDE DE FILLES). Zuzendaria: Céline Sciamma – Frantziarra
– IDA. Zuzendaria: Pawel Pawlikowski. Polonia eta Dinamarka arteko koprodukzioa.
Hautaketa Europako kaleidoskopio txikia osatu du: 35 urte baino gutxiago baititu Bicek-ek eta bere lehen lana baita, Pawlikowskik nazioartean arrakasta lortu du eta Sciamma emakumea da eta egun Frantzian ahots originaletakoa duena.
Adi jarraitu behar da Ron Bicek (Eslovenia 1985) zuzendaria. Bere hiru film laburrekin hainbat sari irabazi ondoren, jauzia eman zuen iaz film luzeetara. Bere estreinako luzemetraia, “Class enemy“ (Gelako Etsaia), Veneziako zinemaldian estreinatu zuten. Kritika txunditu eta hainbat zinemaldietan arrakasta lortu du. Gela batean sartuko gaitu, alemaniar irakasle gogor batekin talka egingo duen gela batean. Bicek belaunaldien arteko borroka maisuki azpimarratu omen du.
“Tomboy” zoragarriarekin ezagutu nuen nik Celine Sciamma (Frantzia 1980). Emakumezko zuzendariaren hirugarren film luzeak, “Bande de filles“ lanak, Canneseko Zuzendarien Astea zabaldu zuen. Honetan ere nerabe eta agintearen arteko harremana islatzen da, Pariseko auzo txiro batean bizi diren hamasei urteko neskatoen banda bat jarraituz.
Pawel Pawlikowski (Polonia, 1957) Britania Haundian ikasi ondoren, dokumentalak egiten hasi zen bertan. Lau fikziozko filmak kanpoan errodatu ditu eta “Ida“ da Polonian, jaioterrian, egin duen lehen filma. Zuribeltzean, hautatutako estetika preziozista eta hotzean, jaiotzez judutarra baina mojekin hezi ondoren moja egin nahi duen neska baten istorioa agertzen digu. Ida fede krisi baten erdian, familia bila hasiko da. Filmak iaz Londreseko zinemaldia irabazi zuen.
Hiru film hauek Venezian, horko sail batean ikusi ahal izango dira. Gero Europako Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan azpititulatuko dira eta 40 hiritan eta 18 zinemaldietan emango dira europarrok estreinekoz edo berriz ikus ditzagun. Hiru horiez gain, esan bezala hurrengo hauek daude LUX Sariko Sail Ofizilean:
– FEHER ISTEN (WHITE GOD). Zuzendaria: Kornél Mundruczó – Hungaria, Alemania eta Suedia arteko koproduzioa.
– HERMOSA JUVENTUD (BEAUTIFUL YOUTH). Zuzendaria: Jaime Rosales – Espainia eta Frantzia arteko koprodukzioa.
– KREUZWEG (STATIONS OF THE CROSS). Zuzendaria: Dietrich Brüggemann – Alemania eta Frantzia arteko koprodukzioa.
– LE MERAVIGLIE (THE WONDERS). Zuzendaria: Alice Rohrwacher – Italia, Suitza eta Alemania arteko koproduzioa.
– MACONDO. Zuzenaria: Sudabeh Mortezai – Austria
– TURIST (FORCE MAJEURE). Zuzendaria: Ruben Östlund – Suedia, Dinamarka, Frantzia eta Noruega.
– XENIA. Zuzendaria: Panos H. Koutras – Grezia, Frantzia eta Belgika.
Please comment with your real name using good manners.