KRISTINA ZORITA. Cannesetik
Gaur gizon helduen eguna Cannesen. Oraindik sexy diren edo sexy izan nahi duten horien eguna Kosta Urdineko hiri honetan. Egun argia izan den honetan, Canneseko zinemalditik kanpo baina honen dirdira aprobetxatuz, Hollywoodeko azken blockbusterra aurkeztu dute. Testosterona eta muskuluen erakustaldia, “Mercenarios 3“ filma Silvester Stalloneren irudira egindako blockbusterraren minutu batzuk aurkeztu dituzte pase pribatu eta prentsa deialdi are pribatuago batean. Produktorak ez du dirua aurreztu. Berarekin batera hemendik paseatu dira Antonio Banderas, Mel Gibson eta Harrison Ford, azken honek paper txikia badu ere. Arratsaldean lehiaketan zegoen pelikularen pasean euren igoera oso jendetsua zen, a zen oihuak! Esan bezala prentsaurreko esklusiboa zenez, berriemale berezi honek hor duzuen irudia baino ez du harrapatu.
Ez dira adin bateko sexybol bakarra izan La Croissetten. Gaur sail ofizialean Tommy Lee Jonesen eguna zen. Duela 10 urte zuzendari modura bere lehen filma, “Los Tres Entierros de Melquiades” errodatu zuen. Orain bigarrena filmatu du, “Homesman“, hura bezala Canneseko Sail Nagusian aurkeztu duena. Westerna edo filmatu eta antzeztu du Lee Jonesek. Bera Briggs da, armadako iheslari, jokalari eta moskorra. Alboan Hillary Swank du, Mendebalde horretako pionera, bizitza ateratzera bakarrik Nebraskara joandako emakume ausarta. Biek Mendebalde anker horrek erotutako hiru emakume eraman behar dituzte zibilizaziora. Filmean irudi, plano eder asko dago, metafora bisual eta literarioak. Swank zoragarri dago. Filma gustagarri egiten da baina komikotasun uneek mundu krudel horren erretratua zapuztu didate. Eta eman dit omen duen ustezko feminismo. Emakume pioneroen errebindikazioa bazen, ikusle honek ez du harrapatu eta emakumezko pertsonai guztiak erotu izanak ez du lagun. Paternalismoaren kutsua nabaritu dut ordea. Sentitzen du Tommy Lee Jones jauna.
Tommy Lee Jonesen bigarren pelikula saltzerakoan produktorak Meryl Streep azaltzen dela azpimarratu du. Azaldu, azken bost minututan egiten badu ere. Gauza bera gerta daiteke Alice Rohrwarcherren bigarren luzemetraiarekin. Gaur lehiaketan izan den “Le Meraviglie” filmean Monica Belluci dute aktore ezaguna. Bera telebistako errealitate programa bateko bellina, aurkezlea da. Programa Ombriako erregiora doa benetako nekazariak aurkitu nahiez, etruskiarren oinordekoak. Eta horrela mundutik babestuta dauden lau nesken familia baten bizitza aldatuko dute. Telebistak eta familia horretara bergizarteratzeko eramango duten mutikoak aldatuko ditu neskatoak. Canneseko Sail Ofizialean lehiatzen diren bi emakume zuzendarietatik lehena da taularatzen Rohrwarcher italiarra. Bizitzara esnatzearen istorio xume eta umoretsua filmatu du. Askok baina faltan bota dute Rohrwacheren lehen filmearen, “Corpo Celeste” filmaren indarra. Beste batzuen aburuz, oraingoz zinemaldian ikusitako onena da azkena. Niri gustagarria egin zait baina bukatzen kostatzen diren horietakoa.
Niri oraingoz gehien gustatutakoa Sail Nagusitik kanpo, “Un Certain Regard”en lehiatzen zen Jaime Rosalesen azkena da. Izenburu eder baten pean, “Hermosa Juventud“, gaurko gazte askoren, NiNi belaunaldiaren erretratu gordina egin du. Espainiako egoera sozio-ekonomikoaren gaur gaurko erretratua. Bideojokuen, skype eta whatsapps estetikarekin eta guztiz sinesgarriak diren elkarrizketak erabiliz, benetan sinisten dudan pelikula egin du Rosalesek.
Please comment with your real name using good manners.