KRISTINA ZORITA. Cannesetik
Berriemale honek txartel horia du, hau da, kazetarien akreditatuen artean baxuena. Horrek esan nahi du kamalari eta argazkilarien aurretik sartzea dudala zine aretoetan baina akreditazio txuri, arrosa eta urdinaren ostetik. Akreditazioak ere ez dit gehienetan prentsaurrekotara sartzen uzten. Eta are gutxiago argazki emanaldietara. Beraz prentsaurreko eta argazki saioen artean atera ditut hemen ikusten dituzuen bi argazkiok.
John Cusack eta Julianne Moore dira “Maps to Stars“ filmaren protagonisteetako batzuk. Zuzendariarekin, David Cronenbergekin batera, Kosta Urdineko hiri honetara etorri dira kanadiarren azkena, lehiatzen den azkena, babesteko. Izan ere, Mediterraneo, gaur eguzkitsu batean, bagaude, Sail Ofizialean gaur jauzia egin dugu Iparamerikara. Entzute handia duen David Cronenberg kanadiarra eta hasi berria baina indartsu datorren Bennet Miller estatubatuarra arituko baitira sail ofizilean.
Ikusmina handia zen David Cronenbergen azkena ikusteko. Handiegia. Horregatik Canneseko akreditazio mailetan apalena duen berriemale hau atean geratu zen (“salle comblée” – beteta) arratsaldeko saioan. Saio horretara sartutakoei irteeran entzudakoaren edo twitterren irakurritakoaren arabera, “Maps to stars“, Cronenbergen azkena itzela, zorigarria zen. Beraz, afaldu berritan, ia gauerdian maisuaren maisutasun berria ikusteko gogoz sartu naiz zine aretora. Eta izan liteke, ordua edota jada festibal batek sortzen duen neke handia nabaritzen dudala, ez zait hain zoragarria iruditu. Ironiaz, batzutan gehizko ironiaz erretatzen du zinemaren mundua: ama artistaren itzalpean dagoen aktorea frakasatua, ume izarra, marketingaz bizi den terapeuta, … horiek dira Hollywoodeko pertsonaiak. Horiek zipristintzeko inzestua, drogak eta sexua nahasten ditu. Dena erretatzen du piper handiarekin David Cronenberg zuzendariak.
Estatu Batuetako medioek iskuminez espero zuten lehiaketan dugun bigarrena “Foxcatcher“ estatubatuarrak. Bere zuzendariak, Bennet Millerrek hiru film luze baino ez ditu egin. Baina lehen biek – “Truman Capote” eta “Moneyball” – kritikoen txaloak jaso zituzten. Beraz benetako istorioa bati helduta New Yorkarrak egindakoa itxoiten zen hemen Cannesen.
Ameriketako Estatu Batuetako familia aberatsenaren semeak Olinpiar jokoak irabazi nahi ditu. Borroka grekorromanoan, hain gizonen kirola den horretan. Estatu Batuen gloria handitzeko. Horretako anaiak diren bi borrokolariak kontratuko ditu eta dirutza gastatu bere ametsa betetzearren. Azkenean, horietako bat hilko du. Esan bezala benetako istorioa bat da. Homosexualitatearen mamua oso fin aurkezten da, boteretsuen handinahikeriak salatzen dira, Pete Segallen “This is my Land” abesti-hereserkia eta Bob Dylanen “Times are changing“en pasarte batzuk entzun daitezke, Vanessa Redgrave semea baina zaldiak gehien maite dituen ama dugu … Hainbat gauza ez zaizkit gustatu, telefilm baten trazak aurkitu ere, baina onartu behar da Steve Carrell eta Mark Ruffaloren antzezlanak. Kritiko askoren gustuko izan da.
Bihar lehiaketan bi ohikoak edo hiru hobeto esanda: Urrezko Palmondoa bitan irabazi duten Dardanne anaiek euren azkena aurkeztu behar dute eta Naomi Kawase, Donostian ere ezaguna duguna, Asiako partehartzaile bakarra izango da eta lehiaketan dagoen bigarren eta azken emakumea.
Zure iritzia