KRISTINA ZORITA . Cannesetik.
Larunbatean “La Grandeur” frantsesaren eguna Cannesen. Frantziarrak lehian. Lau zuzendari frantziarretatik lehena izan dugu epaimahairen eta kritikoen begiradapean. Duela gutxi Yves Saint Laurent jostunare film biografikoa ikusi bagenunen atzo Frantziako modaren iconoren inguruan egindako bigarren filma estreinatu zuen Bertrand Bonellok. Horrekin batera, armada argentinak – herri horretako lau filme daude Cannesen, lehian duen bakarra, Damian Szifronen “Relatos Salvajes“ agertu zaigu.
Gertu, Nizan jaiotako Bertrand Bonello Cannesen sail paralelo batean, “Errealizadoreen Astean” estreinatu eta FIPRESCI saria jaso zuen “Tiresia” filmarekin duela hamaika urte. Sail Nagusian duela gutxi Kresalako zineklubean ikusitako “La Casa de la Tolerancia” estreinatu zen. Aurten Frantziako ikono baten erretratua ekarri du Urrezko Palmondoaren bila. “Saint Laurent“ pelikulan edertasuna maitatzen eta horren bila ariko den pertsona bat azaldu digu Bonellok. Baina motz geratzen zaigu pertsonaian duen eragina agertzerakoan. Hotz utzi du kritikaren parte bat.
Lehian bigarren, Damian Szifron argentinarra Cannesen estreinatzen da. Gurean baina ezagunagoa dugu, bere “Tiempo de Valientes” filmak Biarritzeko Latinoamerikar zinemaldiak irabazi zuen. Zinemarako egin duen bere laugarren filma, liga haundian, Cannesen jokatzera ekarri du. Horretarako Argentinako aktore handi eta ezagunekin bat egin du: Ricardo Darín, Dario Grandinetti, Leonardo Sbariglia daude besteak beste. Komedia da “Relatos Salvajes“, oso komedia dibertigarria baina baten baino gehiagok galdetu du Canneseko Urrezko Palmondoagatik lehian izan behar ote zuen.
Eta “Un Certain Regard“ saileko bi film aipatu behar ditut. Bere lehen film luzerako Ned Benson zuzendariak aktore handiak erreklutatu ditu: Jessica Chastain, James McCoy, Isabelle Huppert eta William Hurt besteak beste. Central Parken giroak inspiratua, maitasuna eta bikote erlazioen inguruko beste film bat idatzi eta egin du “The Dissaparence of Eleonor Rigby“ honetan. Ondo errodatua baina hobetu daiteken gidoia. Horrekin batera txakurren mendekua irudikatu digu Kornel Mundruzco hungariarrak. Bere “Feher Isten“ (Jainko zuria) filma Lassie moduko film txepela dirudi hasieran baina berehala beste film gordinagoen erreferentziak topatzen dituzu. Ezinegoa sortzen duen horietakoa
Please comment with your real name using good manners.