KRISTINA ZORITA ARRATIBEL
Hastear dagoen Canneseko zinemaldiaren aurtengo edizioak polemika bati erantzuna dirudi. Duela pare bat urte Frantziako emakume zinegile batzuek agiri publikoa idatzi zuten Canneseko zinemaldian emakumeek zuzendatutako film bat bera ere ez zelako jarri. Sail ofizilean behintzat. Horri erantzunez edo, iaz emakume baten lana lehiatu zen Urrezko Palmondoaren bila. Aurten bi izango dira: Alice Rohrwacher italiarrak bere bigarren fikziozko luzea “Le Meraviglie“ aurkeztuko du eta Naomi Kawase japoniarrak “Futatsume No Mado“. Bi emakume eta 16 gizonen lanak Urrezko Palmondoaren bila.
Epaileen artean banatutagoa dago sexu kopurua. Canneseko zinemaldi ofizialaren lau epaimahaietatik bik emakume bat izango dute buru. Sail Nagusiko epaimahaiaren buru aurten Jane Campion izango da. Berak erabaki behar duen Urrezko Palmondoa bitan irabazi du neozelandarrak: 1986an “Peel“ laburragatik eta 1993an “El Piano“ luzeagatik. Campionen taldean, lau gizon eta lau emakume daude.
Lehen film onena saritzen duen sailaren, “Camera d’Or“ sailaren epaimahaiaren presidente beste emakume bat da, hurbilagoa. Nicole Garcia aktore, gidoigile eta errealizadore frantziarrak hartuko du erantzunkizun hori. Ezezagunagoak diren zuzendariak ezagutzera emateko sortu zen “Un Certain Regard“ sailaren epaimahaiaren buru Pablo Trapero argentinarra izango da eta Abbas Kiarostami irandarrak CineFondation eta film laburrak epaituko ditu.
Zinemalditik at, paraleloan egiten den “La Semaine de la Critique“ sailak ere emakumea izango du epaimahai buru. href=”http://www.imdb.com/name/nm0036349/?ref_=fn_al_nm_1″>Andrea Arnold zuzendari britaniarrak lau nazioarteko kritikoekin zazpi pelikula artean hautatuko dute sariduna. Arnold ezaguna da Cannesen. Kritikoen sailean bertan eman zuten bere lehenengotako film laburra, “Milk” filma. Gero bitan jaso du Sail Nagusiko Epaimahaiaren Saria, “Red Road“ eta “Fish Tank“ lehen luzemetraiekin. Duela bi urte, agiri polemikoaren urtean, Sail Nagusiko epaile modura ibili ondoren, aurten epaimahai buru izango da bera ezagutzera eman zuen Kritikoen Astean.
Please comment with your real name using good manners.