Kresala eta FAS, apirilekoak

Aste Santua atarian dugula nabaritzen da. Donostiako Kresala zineklubak geldialdia egingo du oporretan. Bi film besterik ez ditu programatu apirilerako. Gaur 2011ko Zinemaldian FIPRESCI saria jaso zuen Sangeu do Meu Sangue film luzea estreinatuko dute. Joao Canijoren melodrama hau aurkezteko Juan Kruz Mendizabal, Donostiako Elizbarrutiko ordezkaria izango dute. Datorren astelehenean, Errepublikaren egunean, Francoren esperimentu harrigarri baten berri jakingo dugu. Los Colonos del Caudillo dokumentala Frankismoak sortutako herri batera hurbiltzen da, gizaki faxista berria ahalbideratzeko sortu zuten herria. Lucía Palacios eta Dietmar Post, dokumentalaren zuzendari eta produktoreak izango dira Kresalan.

Asteartean Bilbon dugu zinekluba. FAS zineklubak bihar Victor Iriartearen proposamen berritzailea, Invisibleemango du. Victor Iriarte bera izango da lana aurkezten. Aurretik Izibeñe Oñederreraren Hotzanak, For Your Own Safety film laburra emango dute. Datorren asteartean, 1954an Roberto Rossellinik zuzendutako “Viaggio in Italia” pantailaratuko dute. Hilabetea bukatzeko, apirilaren 29an, “Aitzol Aramaio Oroimenean” laburmetraien II erakusketa egingo dute FASekoek.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online