CANNES 2014, munduko zinema Hollywoodeko tanta batzuekin

KRISTINA ZORITA ARRATIBEL

Izan munduko zinemaldirik ezagunena eta zaharrenetakoa eta kritikak ez zaizkizu faltako. Bihar hasiko den Canneseko zinemaldiak Urrezko Palmondogatik lehian eta saio berezietan ikusiko diren filmak ezagutzera eman bezain pronto, askok 67. edizio honetako hautaketa aurreikusitakoa eta zaharkituta dela leporatu zioten.

Hori esan dute Sail Ofizialean lehiatuko direnen artean Jean Luc Godard dugulako. 83 urte dituen zuzendari franko-suitzarrak hiru dimentsiotan filmatu du Adieu au language lan berria. Zinemaldian birritan ikusiko dugu bere maisutasuna. Les Ponts de Sarajevo filmean parte hartu duen 14 zuzendarietako bat da. I Mundu Gerra sortu zuen Sarajevoko atentatuaren mendeurrena gogoratuz, film motzez osaturiko lan honetan Sergei Loznitsak ere parte hartzen du. Motz horrez gain, Maidan dokumentala emango du saio berezian Ukrainian hazitako errealizadoreak. Azken hilabeteotan Sobietar Errepublika ohian gertatutako erretatu du dokumental horretan.

78 urterekin Ken Loach beste behin Cannesen lehiatuko da. Agian fikziozko bere azken filma izango da Jimmy’s Hall, Elizarekin arazoak izan zituen, iraultzaile irlandar baten istorioa. 71 urte bete berri ditu Mike Leighek Turner margolariaren biopic bat egin du. Adin beretsua du David Cronenberg kanadiarrak. Hollywoodeko izarren distirari so egin dion Maps to the Stars filma lehian izango da. Leigh eta Cronenberg baino hiru urte gazteago da Tommy Lee Jones. Zuzendari modura Cannesera itzuliko da The Homesman westernarekin. Eta westerna edo filmatu dute jubilaziotik gertu diren Jean Pierre eta Luc Dardanne belgiarrek. Marion Cotillard izar nagusi dute Deux Jours, Une Nuit filmean.

Horiekin batera frantziar zinemaldian ezagunak diren hainbat lehiatuko dira. Esaterako Abderrahman Sissako senelgadarra, Atom Egoyan eta Xavier Dolan kanadiarrak, Nuri Bilge Ceylan turkiarra, Naomi Kawase japoniarra, Alice Rohrwacher italiarra eta Andrey Zvyagintsev errusiarra. Bennett Miller estatubatuarra eta Damian Szifron argentinarra estrainekoz lehiatuko dira. Hortaz gain, zinemaldi frantziarra izaki hemerzortzi lehiakideen artean lau Hexagonokoak dira. Hasi lehen aipatutako Godard, Oliver Assayas, Michel Hazanavicius eta Bertrand Bonello. Gertu, Nizan jaiotako zuzendari honek Frantziar mito bati heldu dio: Frantzian egiten den Yves Saint Laurent modistoaren bigarren filma aurkeztuko du Cannesen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online