Bazkari dokumentala, gastronomia eta zinema uztartzen direnean

Larunbat honetan planik ez? Ba itzela duzue Donostian. Aste Santuan Errenteria eta Donostia artean egiten ohi den LUPA dokumental erakustaldia finantzazio bila dabil. Eta herri honekin lotura duen bide bat aurkitu dute: bazkari bat. Baina ez halamoduzko bazkaria. Dokumentaletan oinarritutako platerrak sortu ditu Xabi Gutierrezek.

Gutierrez Arzak jatetexeko sukaldari eta pentsalaria da. Lau dokumental hartuta lau plater sortu ditu. Eta horiek izango dira Donostiako Guardetxean larunbatean egingo den bazkariaren oinarri.
Menua hauxe:

Sarrera: ¨Lucio¨
Lehenengo platera: El Sol del Membrillo
Bigarren platera: ¨The act of Killing¨
Postrea: ¨Searching for Sugar Man¨

Eta bapo bazkaldutakoa jeisteko kopatxoarekin batera jazz kontzertua izango da. Horren arduraduna: Konbonetta taldea. Guztia 18 euroren truke izango da. LUPAren zazpigarren edizioa babesteko. Joan nahi duenak telefono honetan egin behar du erreserba: 637222357.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online