Filmin plataformaren barruan, laugarren urtea du jada Atlàntida Film Fest zinemaldiak, online zinemaldiak. Atzo hasita eta apirilaren 27rarte, 47 film ikusteko aukera izango da, horien artean Espainian 15 estrenaldiak direnak. Hiru sailetan banatuta hainbat zinemalditan saritutako film luze eta dokumentalak ikusteko aukera ematen du.
Atlas sailak zinemaldi askotan saritutako filmak eskaintzen ditu, 23 pelikula osotara. Hasteko Cannesen saritu zuten “L’Inconnu du Lac“ filma eskeini dute. Alain Guiraudie zuzendariaren lehen lanak Cesar sarietan ere iruditxo andana eraman zuen. Frantziatik ere Valerie Donzelliren azken lana “Main dans la Main“, Iparraldeko aretoetan ikusteko aukera izan genuena izango da ikusgai. Asiar zinemaren bi film eta zinema independientearen hainbat titulu emango dira. Tartean Alejandro Jodorowskyren film baten bertsio bat “Ritual“, Mobyren musikarekin.
Eta ikusgai ere dokumentalen maisuen lanak daude: Errol Morrisen “The Unknown Known“ (Donald Rumsfeld protagonista duen dokumental politikoa), Nicholas Philiberten “La Maison de la Radio“ eta Frederick Wiseman “At Berkeley“ luzea.
Sail Nagusian Hispanoamerikako 17 film izango dira. Besteak beste, Argentinako BAFICI zinemaldian saritu zuten “La Paz“ edoeta “El Tercero“ drama. Hainbat film espainiar daude tartean. Esaterako Carlos Serrano Azcona dokumentalistaren “Cartas desde Parliament Square“ edo Gijonen aurreko film laburragatik saritu zuten Diego Llorenteren lehen film luzea: “Estos días“. Askok gainera “Reset” suspentse filma espero dute.
Azken sail batean zinema industriaren hainbat alde aztertzen duten sei film eskainiko dira. Film bakoitza ordenagailuz ikustea 2,95 euro kostatzen da. Abonamenduak daude ere: 10 euroren truke bost film ikusteko aukera edota 20 pelikula eta Deezer musika plataformarako sarrera 30 euroren truke.
Please comment with your real name using good manners.