Azken hilabetetan proposamen freskagarria dugu Donostiako Groseko auzoan. Ostegunero da eta ez da pintxopotea. SADE zinema enpresak eta Qualiak “Truebako Ostegunak” proposamena egiten digute. Gaueko bederatzi terditik aurrera, saio bakarrean film klasikoak, dokumentalak eta alternatiboak eskaintzen dizkigute.
Pasaden ostegunean aretoa lepo bete zuten “Las Maestras de la República“, Goya irabazitako dokumentalarekin. Ez dakit hainbesteko arrakasta izango duen gaurko emanaldia. Baina Stanley Kubricken harribitxietako bat da “2001: Espazio odisea“ filma. Ilargiko lurrazpian objetu misteriotsua aurkituko dute. HAL konputagailuak zer den arakatu beharko du. Garapenaren istorioa honek efektu berezien Oscarra irabazi zuen soilik. Baina zinemaren historian leku garrantzitsua du, tximuen borroka agertzen duen hasierako eskena horrekin.
2010an Canneseko Errelizadoreen Hamabostaldian saritu zuten hurrengo asteko filma. Galiziar etorkinen semea, Oliver Laxe Parisen jaio zen. Bartzelonan ikasi ondoren, Tangerren bizi da 2006tik. Kaleko umeei zinema eskolak ematen dizkie eta esperientzia horretatik sortu zen “Todos vos sodes capitáns“ bere lehen film luzea. Esan bezala Cannesen FIPRESCI saria eman zioten. Zuzendaria izango da Donostian pelikula aurkezten.
Hainbat zinemaldietatik pasa da “El Futuro“, hila bukatzeko emango duten film berezia. Espainiako 80eneko hamarkadaren desengainua erretatu du Luis López Carrasco artista plastikoak. Locarno eta Sevillako zinemaldietatik pasa ondoren, “Los Hijos” kolektiboaren film hau Trueban izango dugu ikusgai. Filma komentatzeko Luis Parés kogidoilaria izango da aretoan.
Please comment with your real name using good manners.