Hiru aste besterik ez dira falta Donostiako Giza Eskubideen zinemaldia hasteko eta aperitifa moduan emango dituzten film batzuk iragarri dituzte jada. Apirilaren 4an XII. edizioari hasiera emateko duela 20 urte pil-pilean zegoen gerra bat gogora ekarri nahi dute. Hortaz gain, Gipuzkoan filmatutako bi pelikula erakutsiko dira. Eta bidai filmikoa egingo dute Nikaragua, Errusia, Italia, India, Argentina eta Poloniaraino apirilaren 11rarte.
Sundance eta Sarajevoko zinemaldieetan arrakasta izan ondoren, Donostikoaz zabalduko du “Circles“ koprodukzio europearrak. Bosniako gerran hiru soldadu bosnioserbiarrak Haris bosniako, musulmandar bat jipoitzen ari dira. Markok, beste soldadu bosnioserbiarrak ikusiko ditu eta musulmadarren defentsan aterako da. Orduan hiruek Marko soldadua hiltzeraino jipoituko dute. Hilketa horren ondorioak 15 urte beranduago bizi dira oraindik, bai Bosnian eta baita Alemanian, musulmanak babesa hartu duen herrian. Alemania, Serbia, Frantzia, Kroazia eta Esloveniaren parte hartzea izan du Srdan Golubovicek zuzendutako filmak. Jugoslavia Ohia: Iragan Tematiaren Zama lelopean emango da.
Zinemaldian gainera Gipuzkoan egindako bi lanak emango dira. Batean, Juanmi Gutierrez dokumentalista ezagunak begirada okupa mugimenduan jarri du eta lan berria aurkeztuko digu zinemaldian. “Ateak Zabalduz” estreinekoz emango da. Gutierrezek eginaren poderioz ikasi badu, Ander Iriarte Catalunyako ESCAC eskolan sortu da. Oiartzungo herria indarkeriarekin duen lotura arakatu nahi izan du “Echevarritaik Etxebarriara” dokumentalean. Gipuzkoan egindako bigarren pelikula hua Zinemaldian Indarkeriaren oihartzunak sailean kokatu dute.
Horiekin batera eta hainbat aipuen pean, hiru kontinenteetatik etorritako filmak. Patente Farmazeutikoak, Duitasunez hiltzeko Eskubidea eta Bizitzeko Organoen Merkatu Beltza izenburupean, India, Italia eta Kanadatik etorritako fikziozko filmak eta dokumentalak emango dira. Argentinako pelikula baten bitartez Patriarkatua eta Genero Identitatea arakatuko dira, Pussy Rioten fenomenoa ere aztertzeko aukera ere izango da eta Iraultza Sandinistaren oihartzunak ikusteko hirugarren film luze bat.
Aipatzekoa ere, Andrzej Wadja zuzendari poloniar beteranoaren azken lana emango dutela. Solidarnosk sindikatuaren burua, Lech Walesa gerora Poloniako presidente izandakoaren biopic-a egin du, aldi berean, erregimen baten gainbehera ekarri du gogora “Walesa“ filmean. Aurreratu diren film guztiak esteka honetan dituzue ikusgai: http://www.cineyderechoshumanos.com/2014/index.php
Hortaz gain,”Emakumea. Denok gara horietako bat” Francisco Magallónen argazki erakusketa izango da ikusgai Aieten. Eta zinemaldia hasi baino lehen “Ilusiotik sorkuntzara. Gai sozialei buruzko proiektu dokumentalak garatzeko tailerra” emango du Oskar Tejedor gidoilari eta zuzendariak Ganora Filmak elkarteak antolatuta.
Please comment with your real name using good manners.