Ingmar Bergman suediarrak bere lehen film luzea 1946an egin zuen. 2003rarte berrogeitahamar bat gehiago egin zituen. Horrek leku berezia ekarri dio munduko zinematografian. 1930ko hamarkadako Frantziako zinemaren, Italiako neorrealismoaren eta Alemaniako romantizismoaren eragina izan zuen. Askok Iparraldeko aztia deitzen zioten. Bere gaiak: familia eta maitaleen arteko harremanak eta emakumeekiko pasioa. Maisu honen lan batzuk dastatzeko aukera dago hilabete honetan Biarritzeko Royal zineman. Lau film geratzen dira ikusteke.
Bihartik hasita eta datorren astearterarte, Ertaroko ipuin batean oinarritutako filma emango da. 1960an filmatu zuen Bergmanek “Birjinaren iturria“ (La Source) pelikula. Birjina den neska bat bortxatu eta hiltzen dute artzain batzuek. Artzainek gero ostatu hartu behar dute nerabearen etxean eta gurasoek, egindakoa jakin ondoren, mendekua prestatzen dute. Beste film batzutan antzeztaldeko aktore gisa Max Von Sydow eduki ondoren, orain aktore nagusi izango du Bergmanek.
Aste honetan ere Bergmanen film ezagunenetakoa emango dute: “Persona“. Bere aktore maitatuenak izan ziren bi emakumezko dira protagonistak. Bibi Andersson Alma da, aktore baten zaintzan jartzen duten erizaina. Liv Ullmannek jokatzen duen aktorea ustez osasuntsu dago baina ez du hitzik egiten. Almak hitzegiten dio, azkenean bere sekretu guztiak esateraino.
Aurrekoa Livek eta Ingmarrek elkarrekin egin zuten lehen filma izan zen. 10 filmetan aritu ziren. 1973an “Ezkontza bateko eskenak“ (Scènes de la vie conjugale) telebista serie laburra egin zuten. Senar-emazte baten 10 urteko ibilbidea kontatzen digu eta Urrezko Globoa lortu zuen atzerriko film onenari. Martxoaren 19tik emango dute Biarritzen.
Hurrengo astean Biarritzen ikusiko dugu hurrengo eta azkenak Escandinaviako zinegile finenak bildu zituen. Bergmanek beste Bergman bat zuzendu zuen “Udazkeneko Sonata“n (“Sonate d’automne”) pelikulan. Ingrid Bergman handia pianista da filmean. Liv Ullmannek antzezten duen alabak bere maitasuna desiatzen du. Amak alaba bisitatzen duenean sortzen den erlazioa erretratu zuen Bergmanek 1978an. Bi Oscarretarako izendatu zuten.
Please comment with your real name using good manners.