Suediako zuzendari haundienetako, Ingmar Bergman, ezagutu nahi duzu? Ezagutzen duzu baina bere 7 lanak berreskuratu nahi? Aukera ederra duzu Biarritzeko Royal zinema aretoan. Asteazkenean hasita eta hila bukaerarte 50 luzemetrai baino gehiago egin zituen zuzendariaren 7 lan ikusteko aukera izango da. Senideen artean eta maitaleen arteko harremanak luze eta zabal disekzionatu zituen egilearen hiru lanak emango dira aste honetan. Bertsio digitalean berriztatuak ikusi al izango dira.
“Gau udatiar bateko irriparrak“ (Sourires d’une nuit d’été) 1955an egin zituen Bergmanek, zuzendari modura jada 12 urteko ibilbidea zuela. Ekibokoen komedia bat da. Gizon adindu bat bere emazte gazte eta birjinarekin bizi da eta apaiza bilakatu nahi duen semearekin, aurreko emazte batena. Antzerkira doa eta han ikusten du maitale ohia, aktore ezaguna. Honek maitale berria du, emazte gaztearen lagun baten senarra. Denak elkartuko dira aktorearen udako etxean. Aste honetan jada bitan eman dute eta beste bi aukera geratzen dira hau ikusteko: astelehenean eta asteartean.
Bi urte beranduago bere obsesioetako bat filmatu zuen: familia arteko harremanak. Hori da “Marrubi Basatiak” (Les Fraises Sauvages) gai nagusia. Adindutako doktore eta irakasle bat senideetatik urrunduta bizi da aiurri txarrekoa baita. Unibertsitate ohore bat jaso behar duenez, bidai bati ekiten dio eta orduan ume garaietako udak gogoratzen ditu. Izaera hotza ere zuen ama etortzen zaio gogora. Duela gutxi zendutako Max Von Sydow aktorearen lehen luzemetraieetako bat da eta duela urte batzuk Donostiako Zinemaldian eman zuten. Guztiz gomendagarria. Igandean, astelehenean eta asteartean dago ikusgai.
“Las Fresas Salvajes” filma egin zuen urte berean 1957an “Zazpigarren zigilua“ (“Le Septième Sceau”) filmatu zuen. Aurrekoan antzeztutako Max Von Sydow eta Bibi Andersonn aktore izan zituen honetan ere. Bergmanek berak idatzitako antzezlan bat da. Europan Izurrite Beltza zabaltzen zen bitartean, Gurutzadetatik itzulitako Errege batek Heriotzarekin topo egingo du. Erregeak xake partida batera desafiatzen du. Heriotzak irabazten badu erregea hil egingo da. Hau ikusteko hiru aukera daude oraindik: igandean, astelehenean eta asteartean.
Atzera begirako honen zazpi filmak 20 euroren truke erosi daitezke.
Please comment with your real name using good manners.