Indartsu dator martxoa Kresala Zine Klubean. Raoul Ruiz eta Patricio Guzman txiletarrak gonbidatu dituzte. Euren lanik deigarrienetakoak emango dituzte Donostiako zine klub zaharrean. Eurekin haur zinema eta terrorezko harribitxi bat.
Gaur Patricio Guzman dokumentalista txiletarraren harribitxietako bat ikusteko aukera dugu. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eman zuten “Nostalgia de la Luz“ dokumental zoragarria. Atacamako basamortuan argi perfektua baten pean, izarren bila daude astronomo batzuk. Baina hauek zerua arakatzen duten bitartean, beste batzuek, diktadurak basamortuan desagerterazi dituenen hezurrak bilatzen dituzte. Horrela diktaduraren kritika burutsua egin zuen.
Datorren astean izu film bat emango dute zineklubean. Baina ez edozein film. Iaz Hollywoodeko Izuaren eta Zine Fantastikoaren Akademiak urteko terrorezko film onenetzat jo zuen “Basoko Etxola“ (The Cabin in the Woods). Zuzendaria “Lost” telesailaren sortzailea Drew Goddard da. Filma bost lagunen asteburuko irtenaldiarekin hasten da. Baso erdian dagoen etxe bat alokatu dute. Ustez bakarrik daude baina zerbait ezkutua dagoela nabarituko dute. Izua nola sortzen den aztertzen du “Good Films” konpainiako Iván Barredo banatzaileak aurkeztuko duen filma.
Hilabeteko azken bi astelehenetan, Raoul Ruizen azken lanetako bat emango dute. Txilen jaio baina Frantzian hil zen Ruizek zinegintzaren aurriritzi guztiak puskatu zituen. Horrelakoa da Donostiako Zinemaldian eta Toronton eman zen “Misterios de Lisboa“ ekozipena. Telesail bat da baina kultuzko film bat bezala, osorik eman ohi da zinemaldietan. Kresalak bi egunetan emango du. XIX. mendearen bizimoduari errepasoa egingo du osotara lau ordu baino gehiago irauten duen ekoizpen honek.
Hilabete honetan oparitxoa ekarriko digute. Martxoaren 16an, igandean, eta Kresala elkarteko aretoan gabonetako ipuin zoragarria ekarriko digute. Euskaraz emango dute “Wynkyren Zaldia“, Holandara bizitzera doan neskato txinatar baten istorioa. San Nikolasen zaldia zainduko duen neskato da Wynky. Doan emango dute.
Please comment with your real name using good manners.