Iritsi dira. Zine munduan urteko hitzordurik handienetakoa da. Askok ez dute gustoko baina gehientsuenak adi gaude, batzuek zeharka begiratzen badute ere. Oscar sarien 86. edizioa igandean ospatuko da. Eta guk hemen sarietarako proposatuak errepasatuko ditugu. Gaur gizonezko aktore nagusiei egingo diegu kaso. Eta hemen BAFTA sarietarako bost proposamenetatik lau errepikatzen dira
Hollywoodeko kritikoek eta akademia ezberdinek bat egin dute “Amerikar Iruzur Handia“ goraipatzen. Urrezko Globo, BAFTA eta OSCAR sarietarako proposamen andana lortu du fimak eta horien artean arreta ematen duena, antzeztalde nagusi osoa, lau aktoreak proposatu dituztela. Filmeko aktore nagusia, Christian Bale, ileordea duen ikuztegi bateko nagusia da. Negozioa baina beste negozio erraldoi bat tapatzeko estalkia da. Iruzur txikiak egiten ateratzen du dirua. Bidean ilegorri bat eta ilea kizkurtzen duen polizia batekin topo egin arte. Antzeztaldeko gizonezko aktorerik onenaren Oscar saria jasota da Bale baina ez dirudi oraingoan iruditxoa hartuko duenik.
Alexander Payne jaioterria duen estatura itzuli da ipuin nostalgiko bat egiteko. Familiaren inguruko gaia berriz astindu du eta nostalgiaren kutsu hori sendotzeko “Nebraska“ txuri beltzean filmatu du. Ondoko estatuan bizi da Woody Grant. Agure ipurterre honi antza loterian sari bat egotzi zaio Nebraskan eta haraino oinez joateko prest dago. Azkenean semea konbentzituko du haraino hurbiltzeko. Horrela hasiko dute elkar ezagutzeko bidaia. Agure ipurterreren paperean Bruce Dern aritzen da. Ederki egiten du baina ez dago kinielatan. Bigarrenez ihes egingo dio Oscarra ziurrenik. 35 urte lehenago bigarren gizonezko aktorerik onena sarirako izendatu baitzuten.
Aurten Leonardo DiCaprioren urtea izan daiteke. Beste lau aldiz hutsik joan ondoren, aurten faboritoa da Oscar saria irabazteko. Batez ere komendia aktore nagusiaren Urrezko Globoa lortu ondoren. Jordan Belforten benetako istorioa oinarritatuta dago “Wolf Streeteko Otsoa“ filmea. Iruzur finantzieroen adibide garbi bat izan zen Belfort eta ederki antzeztu du DiCapriok. Ondorioz kiniela guztietan dago.
Aktore estatubatuarren aukera Chiwetel Ejiofor britaniarraren kaltetan etorri daiteke. Antzerki munduan luze trebatu aktorea hautatu zuen Steve McQueen britaniarrak benetako istorio bat kontatzeko. Oso ezezagun egin zaigu Estatu Batuetan libre jaio baina esklabo saldutako hainbat beltzeren istorioa. Hori gogora ekarri du “12 urteko Esklabotza“ filmak. Hori gertatu zitzaion filman Ejioforrek gorpuzten duen gizonari. Papera gizonezko aktore nagusia BAFTA saria eskuratzeko balio izan zion. Aukera eskasagoak omen ditu Oscar sarietan.
Urrezko Globoetan ezusteko irabazlea izan zen Matthew McConaughey estatubatuarra. Draman aktore nagusiaren saria jaso zuen “Dallas Buyers Club“ fimean egiten duen paperagatik. Texarrak IHESA duela jakin ondoren, gaixoei botika merkeagoak lortzeko borrokatu zen langile homofobo baten papera egiten du. Ezustekoa litzateke berak Oscarra irabaztea.
Please comment with your real name using good manners.