Dokumentalak gure pantailetan ugaldu nahiez, Atera Films etxeak Parallel 40 ekoizle katalanaren “El Documental del Mes“ ekimena ekarri nahi du gurera. Hilabeteko lehen ostegunetan dokumentala ematen dute katalanek. Eurek programatutako film horietako batzuk ekartzen hasi zen iaz Atera Films banatzailea.
Zineuskadiren laguntzaz, Durangon, Zugaza zineman gaur eta bihar “Appoved for Adoption“ (Adopzio Onartua) animaziozko dokumentala emango dute. Hego Korean jaio baina Belgikan hasi zen Jung Henin marrazkigilearen komiki batean dago oinarritua. Bere identitita bila egindako “Couleur du Piel: Miel” historio grafikoa. Izan ere, Jung Hego Korean abandonatu zuten bost urte zituela. Egun mundu osoan adoptaturiko 200.000 korearretako bat da bera. 40 urte bete zituenean, Jungek Hego Koreara itzultzea erabaki zuen, jaio zen herrialdea ezagutu, bere arbasoen lurra zapaldu eta, aukera bazuen, ama biologikoaren arrastoa aurkitzeko. Identitate bila egindako bidaia gero komikian irudikatu zuen. Orain berriz dokumentala sortu du.
Jung Heninek Laurent Boileauren laguntza izan du hori gauzatzeko. Filma hainbat zinemalditan eman dute eta hainbat sari jaso. Gaur eta bihar Durangon emango dute euskarazko azpitituluekin. Apirilaren 2an Ordizian emango dute.
Please comment with your real name using good manners.