Bi egun besterik britaniar zinema akademiak zinema onena saritzeko. Eta ez bakarrik zinema britaniar onena saritzeko. Izan ere, britaniar zinematan emandako edozein film, britaniar ala ez, saritzen baita. Eta britaniar zine aretotan, Estatu Batuetatik etorritako film asko daude. Hori nabaritzen da esaterako emakumezko aktore onena saritzeko orduan. Bik estatubatuar filmetan parte hartu dute, beste hiruk britaniar eta beste herrialde batetako ekoizpeneetan.
Emakumezko aktore onena BAFTA saria jasotzeko proposatutakoak hauxe:
Indartsu dago “Amerikar Iruzur Haundia“. Politikoen ustelkeriaren inguruko filmak 10 sari proposamen ditu eta horien artean aktoreak daude. Iruzur txikiak egin baina haundi batera jauzia egin behar duen emakume saiatu baten paperean Amy Adams dago izendatua. Emakumezko aktore nagusia sailean. Adams beste hirutan izendatu dute baina antzeztaldeko aktore onena bezala horietan. Film honetan kidea, Jennifer Lawrence ere, proposatu dute, antzeztaldeko emakumezko aktore onena sailean.
Ehuneko 100ean estatubatuarra den beste ekoizpen batean parte hartu du Cate Blanchett australiarrak. Woody Allenen zuzendaritzapean, honek egiten duen papera zoragarri betetzen du “Blue Jasmine“ filman. Gizonak iruzurra egin zuelako diru guztia galdu duen emakume neurotikoa da Blancett. New Yorketik Californiara joango da aizparen laguntza eske. Kasu honetan ere, aizparena egiten duen Sally Hawkins antzeztaldeko emakumezko aktore onena saria jasotzeko proposatu dute. Blanchettek jada bi BAFTA ditu. Guretzat hirugarrena merezi du.
Alfonso Cuaronek oparia egin dio Sandra Bullocki. Mexikarrak estatubatuarrari bere ibilibidean egindako lanik onena egiteko aukera eman dio “Gravity“ filmarekin. Bullock bizitzan noraezean doan, galdutako, zientzilari bat da, espazio istripu batean noraezean ere gelditzen dena. Oscarra irabazitako aktoreak paper honekin estreinekoz lortu du BAFTA proposamena. Filmak dituen 11 izendapenetatik bat da berarena.
Judi Dench ordea britaniar zinemaren izen haundi horietakoa da. 27 BAFTA sari proposamenak izan ditu, telebista eta filmetan egindako paperegatik, eta 10 aldiz irabazi. Aurten “Philomena“ pelikulan lapurtu dioten semearen bila urteak pasa duen emakumearena egiten du. Oscarra irabazitako aktorea hautagai sendoa da.
Beste hautagai britaniarrak, Emma Thompsonek hirutan irabazi du BAFTA saria, batean gidoi bati esker. Oscarra ere bitan irabazitako aktoreak Mary Poppinsen idazlearen papera egiten du “Mr Banks aurkituz” (Saving Mr. Banks) filmean. Walt Disneyk erosi nahi dio liburua filma egiteko baina idazleak ez du argi. Horren inguruan egindako pelikulak BAFTA sarietarako bost proposamen ditu.
Please comment with your real name using good manners.