Igandean Britaniar zinema akademiaren sariak banatuko dira. Oscar sarietan ingelesez egindako filma saritzen denez, eta koprodukzioak egun beharrezkoak izaten direnez, Atlantikoko bi aldeetan sarietarako proposatutakoak askotan errepikatzen dira. Horregatik BAFTA sariak Oscar sarietarako ibilbidea izaten diran. Gizonezko aktore nagusirako proposamenak, kasu batean ezik, berdinak dira aurten Oscar eta BAFTA sarietako.
67. edizioko BAFTA sarietan gizonezko aktore nagusietarako proposamenak hauek dira:
10 izendapenekin “Amerikar Iruzur Haundia“ faboritoen artean dago. Oscarretan gertatu den bezala, antzezlan talde osoa, lau aktore garrantzitsuenak sarietarako proposatu dituzte. Tartean, Christian Bale aktore galestarra. Batmanen papera behin baino gehiagotan duen aktoreak jada Oscar bat du. Antzeztaldeko gizoneko aktore onenaren Oscar saria du, “The Fighter” filmagatik. Hain juxtu film horretan David O. Russellek zuzendu zuen eta Amy Adams izan zuen taldekide, aurtengo filmean bezala.
Gizonezko aktore onenaren sarirako proposatutakoen artean zaharrena Bruce Dern da. Chicagon jaiotako aktorea Alexander Paynen azkenean, “Nebraska“ filmean, egindako lanagatik lortu du proposamena. Loteria irabazi duelako beste estatura joan nahi duen agurre erretxindua da Dern. Semea berarekin eramango du eta road movie honetan biak elkar ezagutuko dira. Zuri beltzean fimatuta, Cannesen parte hartu zuen filmak. Laura Dernen aita den aktorearentzat lehen BAFTA izendapena da. Filma egunotan dago ikusgai zine aretoetan.
Azkarra, oso azkarra da Martin Scorceseren azkena: “Wall Streeteko Otsoa“. Askorentzat maisu lana da eta Leonardo DiCaprio zoragarri dago finantzen mago baten paperean. Aktore estatubatuarra beste bitan izendatu dute BAFTA sarietarako. Inoiz ez du irabazi, ezta Oscar saria ere.
Nigeriar gurasoen semea, Londresen jaio zen, Chiwetel Eijofor. Steve McQueenek Ameriketako Estatu Batuetako esklabismoaren pasarte ezezagun bat ekarri du gogora. Libre izanik esklabo bilakatu zuten gizon baten berri eman digu zuzendari britaniarak “12 urteko esklabotza“ filmean. Eta esklabo horren paperan Eijofor hautatu du. 2006an jada BAFTA sarietarako proposatu zuten, aktore berrien artean.
Beste lauak Oscar sarietarako ere izendatu dituzte. Oscarra bitan irabazitako Tom Hanks berriz ez dute izendatu aurten. BAFTA saria jasotzeko beste hirutan proposatu dute baina inoiz ez du irabazi. Askoren ustez “Phillips kapitaina“ filmean egindako lana bere azken urteetako onena da.
Saria nork irabazi duen jakiteko igande gauerarte itxoin beharko dugu.
Please comment with your real name using good manners.