Britaniar Zinema Akademiak gaur gauean bere sariak banatuko ditu: BAFTA sariak. Ordu batzuk pasata, goizaldean, jakingo dugu zein da euren ustez aurtengo zuzendari onena eta film onena. Lau filmeren elkarrekin doaz pelikula eta zuzendariak sarietarako proposamena jasotzerakoan.
Sari proposamen gehien ditu Alfonso Cuaronek 3D-n filmatutako espazio odisea, 11 osotara. “Gravity“ istripu baten ondorioz noraezean geratzen diren bi astronauten mentura kontatzen du. Baina batez ere zientzilaria den emakumezko astronautak barruan bizitzen duen noraeza isladatzen du filmak. Cuaron mexikarra eta filma, biak, daude proposatuta. Biak proposamen bikoitzan gainera: Cuaronen gidoia ere proposatu baitute eta filma aurtengo film onena, saila nagusian, eta britaniar film onena sailean dago proposatuta.
Paul Greengrass britaniarrak pil pilean, egunkarietan daude gaiak maite ditu. Izan Ipar Irlandako gatazka, Irailak 11eko atentatuak edo kasu honetan, Somaliako piraten ekintzak. Zuzendari onenaren Oscarra eta BAFTA saria irabazitakoak Tom Hanks piraten esku dagoen barku kapitaina bilakatu du “Phillips kapitaina“ pelikulan. Honetan zuzendari onenerako BAFTA sari proposamena du baina ez Oscar proposamena.
Steve McQueen artista britaniarra bide sendoa egiten ari da zinema munduan. Arte munduan izen handia duen Turner saria irabazita duen zuzendariak esklabotzaren pasarte ezezagun bat azalarazi du: libre jaio baina esklabo egin zuten gizon beltz baten arazoa “12 urteko esklabotza“ filmean. Filma eta zuzendaria BAFTA eta Oscarretarako, bietarako daude izendatuak.
“Gravity”ren ondoren, sari proposamen gehien dituzte “12 urteko esklabotza” eta “Amerikar Iruzur Haundia”, bakoitzak 10 izendepenekin. Politikarien ustelkeriaren aurka borrokatzeko polizia batek iruzurra egiten duen bikote bat erabiltzen du. Hori da “Amerikar Iruzur Haundia“ren nondik norakoa. Filma eta zuzendaria, David O. Russell britaniarra, biak daude proposatuta, aktore talde nagusia osoarekin batera. Russellek iaz BAFTA bat irabazi zuen “El Lado Bueno De Las Cosas” filmaren gidoiagatik.
Sarietarako proposatuta izaten ohituta dago Martin Scorcese estatubatuarra. Aurten zuzendari onenarako proposatu dute baina “Wall Streeteko Otsoa“ filma berriz ez. Bere 13 filmerekin BAFTA sarietan proposatu dute, “Uno De Los Nuestros”ekin irabazi. Oscarretan aukera gehiago ditu, zuzendaritza eta filma proposatuta baitaude.
Kontrakoa, filma bai baina zuzendaria ez, proposatuta egotea gertatu zaio “Philomena“ filmari. Stephen Frears zuzendariak bitan irabazi du BAFTA saria, biak telebistarako egindako lanetan. Aurten ez diote ezta aukerarik eman. Ume lapurtuen inguruan egindako filma proposatu dute film onena eta britaniar film onena jasotzeko, baina bera ez da sartu zuzendari onenaren aukeraketan.
Bestetik gaur gauena, zinemaren heriotza iragarri zuen Peter Greenway zuzendariak jasoko du, Britaniar Zinema Akademiaren ohorezko saria.
Please comment with your real name using good manners.