Urrian egindako zine festak piztu zuen ezbaia. Hiru egunetan sarrera merkek zine aretoak bete zituzten. Espainiako 1,5 miloi ikusle hurbildu ziren zinea pantaila handira ikustera. Horri tiraka edo, beste ekimen txalogarria sortu dute: bihartik apirilaren erdialderarte astezkenetan merkeagoa izango da zinea.
Zinemaren festaren sortzaile berak dira “Asteakenak, zinemara” ideia honen antotzaileak, alegia, FAPAE produktoreen elkartekoak, FEDICINE banatzaileen elkartekoak eta FECE zine aretoen elkartekoak. Donostian, SADEren zinematan, eta Iruñean eta Bilbon, GOLEMen aretoetan, sarrerak 3,70 euro kostatuko dira. Beste kasutan 3,90 euro izango dira.
Lurraldeka hauek dira zine areto partehartzaileak:
Araban
– Yelmo Boulevard 3D (Gasteiz)
– Florida-Guridi Zinemak (Gasteiz)
– Yelmo Gorbeia 3D (Etxebarri-Ibiña)
Bizkaian
– Yelmo Megapark (Barakaldo)
– Cinesa Max Ocio (Barakaldo)
– Cinesa Zubiarte (Bilbo)
– Golem Alondegia (Bilbo)
– Multicines Siete (Bilbo)
– Getxo Zinema (Getxo)
– Cinesa Artea (Leioa)
Gipuzkoa
– Cinebox Mendibil (Irun)
– Ocine Txingudi (Irun)
– Cines Niessen (Errenteria)
– Antiguo Berri (Donostia)
– Principe (Donostia)
– Trueba (Donostia)
– Ocine La Bretxa (Donostia)
– Cinebox Urbil (Donostia)
Nafarroan
– Golem Los LLanos (Lizarra)
– Golem Bayona (Iruña)
– Golem La Morea (Iruña)
– Golem Yamaguchi (Iruña)
– Ocine Tutera (Tutera)
Beraz, esan bezala, aitxakirik ez zinera, pantaila handian, filmak ikusteko.
Please comment with your real name using good manners.