2014ko Urrezko Globoak: iruzurra eta esklabotzaren artean (II)

Emakumezko aktore izendatuen errepasoa eginda, izendatutako gizonezko aktoreena egingo dugu, bihar emango diren Urrezko Globoeei begira. Eta honetan, emakumezkoetan ez bezala, film bakar batzutan banatu da gauza, film bereko bi aktoreak, nagusiak eta bigarrenak, izendatuz.

Steve McQueenek mendeetan ezagutu ez den benetazko istorioa bat, libre zen esklabo bilakatu zuten gizon afroamerikar baten benetazko istorioa, ekarri du gogora bere 12 urteko esklabotza filmean. Zine zuzendari britaniarrak ohikoa du kamara luze jartzea bere aktore nagusiaren aurpegian une kritiko batean. Eta pelikula honen aktore nagusiak, Chiwetel Eijoforrek ondo eutsi dio erronkari. Drama sailean beste britaniar bat dago izendatuta: Mandela: Long Walk to Freedom filmean buruzagi mitiko hegoafrikarra gorpuztu duen Idris Elba . Matthew McConaughey texarra “Mud” filmean egindako paperagatik izendatu zezaketen, baina azkenean Dallas Buyers Cluben egindako lanak balio izan dio bere izendapena.

Ibilbide luzea duten beste bi aktore izendatu dituzte ere. 1966an izar berriare Urrezko Globoa irabazi zuen Robert Redfordek. Aurten “All is Lost” filmean, itsasoan norazean geratzen den gizonaren paperagatik izendatu dute.
Tom Hanksek Somaliar piratek bahitzen duten untzi baten kapitaina gorpuztu du Capitan Phillips filmean. Paul Greengrassen azken filmeak izendapena balio izan dio. Lau izendapen lortu ditu luzeak.

Horien artean antzeztaldeko bigarren aktore sailean. Piraten burua egiten duen Barkhad Abdi somaliarra izendatu dute. Gizonezko aktore nagusi eta bigarrena izendatuak errepikatzen dira beste hiru filmetan. Bigarren aktore sailean, Jared Leto izendatu dute Dallas Buyers Clubfilmagatik, Michael Fassbender itzela 12 urteko esklabotza filmagatik eta Bradley Cooper Amerikar Iruzur Handiagatik. Horiei itzel eginez, Daniel Brühlalemaniar-katalana Rush filmean.

Komedia eta musikalen sailean, aipatu dugu jada Amerikar Iruzur Handiaren antzeztalde osoa izendatua dagoela. Besteak beste, Christian Bale galestarra aktore nagusirako. Iruzur beste kasu batek, iruzur finantziero batek, Urrezko Globoa ekarri diezaioke Leonardo Dicapriori. Bera da aktore nagusi Martin Scorceseren azkenean, The Wolf of Wall Street luzean. Oscar Isaac guatelmatekarra Hollywooden modan dagoen, batez ere, Coen anaien azkenean, Inside LLewyn Davis filmean, arrakasta izan ez duen musikari baten papera egin ondoren. Aktore ezezagu hau izendatu dute baina baita adindua den Bruce Dern</strong>. Semearekin existitzen ez den loteria saria jasotzeko bidaia egingo duen gizon frakasatuari indarra eman dio Nebraskan. Bosgarren izendatua Joaquin Phoenix misteriotsua, Her filmean egin duen lanagatik.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply