Oscarretan ez bezala, Hollywoodeko atzerri kritikoek ematen duten sariek, Urrezko Globoek, bi genero artean desberdintzen dute pelikula onena eta aktoreak saritzeko. Zuzendarietan baina ez dute desberdintasun hori egiten. Aurten izendatu dituzten bosten kasuan euren pelikula ere izendatuta dute.
Bitan irabazi du Alexander Paynek Urrezko Globoa. Gidogile modura. Aurten zuzendarien sailean lehiatzen da. Jaioterriko estatua “Nebraska“ omentzen du bere filmaren izenburuan. Gidoia ez da berea, baina aurreko filmetan bezala, familia arteko harremanei heltzen dio berriz. Filmak bost izendapen ditu, komedian film onenaren izendapena barne. Hemendik oraindik ikusteke dugun “Amerikar iruzur handia” ere komedia sailean dago izendatua.
Azken hau, faboritoen artean dago, izendapen gehien lortu baititu “12 urteko esklabotza“rekin batera. Zazpina izendapen dituzte. Iruzurraren zuzendaria, David O Russell new yorkiarra ere izendatuta dago. Beste hiru zuzendari lehiakideak ez dira estatubatuarrak. Mexikon jaiotako Alfonso Cuaron aipatu dute “Gravity“ filmeagatik eta bi britaniar: “Capitán Phillips“ egin duen Paul Greengrass eta “12 urteko Esklabotza“ filmatutako Steve McQueen.
Drama pelikula onena izendatzeko Atlantikoa gurutzatu dute, uharte britaniarretan altxorra aurkituz. Faboritoen artean dagoen “12 urteko Esklabotza“z gain, esaterako “Philomena“ aukeratu dute, galdutako semearen bila 50 urte ematen duen emakume baten istorioa. Britaniar parte hartzea dago ere Formula 1eko bi pilotuen arteko lehia mitikoa gogoratzen digun “Rush“ filmean. Beste izendatuak “Gravity“ eta “Capitán Phillips“ dira.
Komedia edo musikal pelikula onena aurkitzeko etxera jo dute. Coen anaien “Inside Llewyn Davis“ filmak frantziar partehartzea du, baina kontatzen duen gaia guztiz estatubatuarra da. Estatu Batuaren muinan egina dago ere “Nebraska“ filma. Izendutako beste pare batek amerikar iruzur finantzieroa dute gaitzat: “The Wolf of Wall Street“ eta “Amerikar Iruzur Handia“. Scorcesen azkenak bi izendapen ditu, zuzendariak ez baitute aipatu. Gehiago, hiru ditu, izendatutako azkenak. “Her“ filma gertuko etorkizun bati begira dago.
Gaur goizaldean jakingo dugu zeintzuek jasotzen duten Urrezko Globoa.
Please comment with your real name using good manners.