Atzo abiatu zen Hazparnen (Lapurdin) Euskal Zinemaren festibala. Aurten iaz hasitako ibilbideari heldu diote berriro. Eta Zinegin zinemaldiaren II. edizioa prestatu dute, aurreko urteko xede beretsuarekin: euskal filmak ematea. Besteak beste, Iparralden erakusten hain zailak diren Hegoaldeko produkzio asko.
Horien arten ikusgai izango dira esaterako 1992an Julio Medemek egindako “Behiak“ edota aurten Mireia Gabilondok zuzendutako “Amaren Eskuak“ filma eta Enara Goikoetxeak eta Monika Zumetak burututako “Izenik Gabe 200×133“ dokumentala. Egitaraun ez dira falta azken “Kimuak” edota arrakasta izandako beste pelikula batzuk.
Zinemaldia hasteko ostegunean “Euskara Jendea“ dokumentala eman zuten. Deigarria ere gaur emango duten dokumental bat. 1956an filmatu zuen André Madré general hazpandarrak “Gure Sor Lekua“. Lehen euskal dokumentala da. Duela gutxi aurkitu zuen Josu Martinez EHUko ikerlariak eta gaur Hazparnen mutua den dokumental hau zuzeneko musikarekin emango dute. Hortaz gain, Iñigo Gracianteparaluceta artistaren bideo perfomance egongo da. Bihar berriz gaualdi surrealista izango da. Bertan emango dute Oskar Alegriaren “Emak Bakia Baita“ filma. Eta Jon Maiak ikusleekin batera ikusiko duen film misteriotsu bat.
Please comment with your real name using good manners.