Asteburutik hona hiru berri ona jakin ditugu eta horiei zuei helearazteko irrikitan nago. Gure zinema, egun dokumental zinema dena gehienbat, sariak jaso eta jaso dabil. Seinale ona!
Larunbatean jakin genuen, adibidez, Vienatik etorritako sari baten berri. Jorge Gilek zuzendutako “El Metodo Arrieta“ Austriako hiriburuan eman dute, “This Human World“ zinemaldian. Giza Eskubideak gai dituen zinemaldi honek gero eta entzute gehiago du. Epaimahaiaren Aipamena jaso du hitzegiteko gai ez diren baina komunikatzeko bide alternatiboa sortu duten bi aizpen istorioa kontatzen digun pelikulak. Jorge Gil zuzendariak esan digunez “oso pozik gaude nazioarteko lehen saria baita“. Filmak Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian publikoaren saria jaso zuen. Etxepare Institutuaren laguntzaz eta Atera Films banatzailearen eskutik parte hartu zuen filmak zinemaldian.
Bestalde, Oskar Alegria zuzendariak bidalitako mezu baten bitartez jakin berri dugu “Emak Bakia baita“ filmak beste sari bat jaso berri du. TVEko “Versión Española” programak bere Buñuelen Labana saria eman dio urteko pelikula errebelazio bezala. Aurretik Mercedes Alvarezen “Mercado de Futuros” edo Agusti Vilaren “La Mosquitera” filmek jaso zuten sari hori. Man Ray artistak Biarritz inguruetan izan zuen etxearen bila abiatu zen Alegria. Hori filmatu eta pelikula hori zinemaldi anitzetan egon da eta saritu dute.
Eta aipatzekoa ere “Una Esvástica Sobre el Bidasoa“ dokumentalak lortutakoa. Donostiako zinemaldian estreinatu ondoren, azaroan izan genuen areto komertzialetan. Donostian astebeterako programatu bazuten, azkenean 3 aste egin dituu Euskal Herriari buruz naziek zuten ikusmina kontatzen digun dokumentalak. EsRec ekoizetxeak egindako eta Alfonso Andresek eta Javier Barajasek zuzendatuko filma 1.500 ikuslek ikusi dute merkatal ibilbidean.
Please comment with your real name using good manners.