Gaur hasita eta 10 egunez, generoko festibal bat izango dugu Bilbon. Hasi zirenean neronek buruari galdera egin nion, “mendizaletasunak hainbeste film emango ditu zinemaldia egiteko?“. Ba guztiz erratuta negoen. Bilboko Mendi Festibalak aurten seigarren edizioa borobildu du.
Eta hasteko haundi baten bizitza eta lorpenak kontatuko dituen dokumentala eskainiko da. Reinhold Messner italiarra lehena izan da 14 zortzimilakoak igotzen, Everest bakarrik eta oxigenorik gabe igotzen eta hainbat balentria gehiago egin ditu. Mendizale polemikoa, zale eta arerioak ditu erdibana, Europako Parlamentuan ere ibili da Berdeen ordezkari. Andreas Nickel alemaniarrak “Messner“ dokumentala osatu du mendizalearen lorpen ikusgarrienak eta protagonistari zein sokalaguneei egindako elkarrizketak uztartuz.
Osotara 27 herritik etorritako 40 film izango dira lehian, Eguzkilore saria lortzearren. Hortaz gain, 1933an filmatutako pelikula bat emango dute, “Terre Magellaniche”. Zaharberritutako kopia 2003an Francesco Pennarolak propio konposatuko musikaz lagunduko du konpositoreak berak eta Francesca Villa biolontzelo-jotzaileak. Eta aipatzekoa ere izango diren maisu klaseak. Pablo Iraburuk eta Itziar Garciak “Pura Vida” filmaren arduradunek eta Jimmy Chin argazkilari eta dokumentalista estatubatuarrak ikus-entzunezkoei buruzko masterclassak emango dituzte.
Please comment with your real name using good manners.