Askok harrituta geratuko ziren. Askok hautagai nagusitzat jotzen zuten “La Vie d’Adele“. Baina Berlinen egin berri den Europako Zine Sarien banaketan eskuhutsik joan da Canneseko irabazlea. Eta zinemaldi horretan kritika nahasiak izandako pelikula batek irabazle nagusi izan da Europako zinemaren gauean.
Paolo Sorrentinoren “La Grande Belleza“ filmak hiru sari nagusienak eskuratu ditu: zuzendari onenaren saria, film onenaren saria eta gizonezko aktore onena. Toni Servillo Erroma dekante eta alper batean zehar doan idazle frakasatua da. Askok “La Dolce Vita” eta Marcello Mastroianik jokatutako kazetaria izan dute gogoan eta horregatik gustatu ez. Bai, gogora ekartzen du baina horrek ez du txikiagoa egiten. Duen edertasunak, mugimendu motelak harrapatu nindun hasieratik. Servillok bigarrenez lan egin du Sorrentinorekin, “Il Divo”n Andreotti polikaria gorpuztu ondoren. Eta emaitza ona izan da: Servillo Europako aktore onena, Sorrentino zuzendari onena eta filma Europako aurtengo pelikula onena dira.
Izendatuta zegoen sail nagusietan irabazi du pelikula italiarrak. Gizonezko aktore garrantzitsu eta aktore txiki desberdinen pelikula denez, “La Grande Belleza” ez zegoen emakumezko aktore sailean izendatuta. Honetan garaile Veerle Baetens izan da, “Alabama Monroe“ pelikularen protagonistetako bat. Frantzian jada estreinatu den eta Espainian gertu pantailaratuko den pelikula belgikarrak bikote baten amodio istorioa kontatzen digu eta nola egiten dioten aurre krisi bati. Ondo dago Baetens baina pelikulak ez zituen merezi zituen izendapen guztiak.
Gustura, oso gustura dokumental onenaren sariarekin. “The Act of Killing“ filmak Indonesiako genozida baten erretatzen digu eta nola honi kontzientzia arazoak sortzen zaizkio bere ekintzak kamara aurrean errepikatzen dituenean. Deigarria da kredituetan agertzen diren izengabeen erlazioa. Oso aukera ona iruditzen zait. Eta hori lehiakide zaila zituela.
Eta ziurrenik ez da kritiko askoren gustukoa izango, baina publikoak oraindik Espainian ikusi ez den “La cage dorée“ aukeratu du pelikula onena bezala. Kritikoek “pelikula txiki” bezala izendatuko dute ziurrenik, baina Ruben Alvesek komedia dibertigarri eta freskagarria egin du. Portugaletik Frantziara lan egitera joandako gurasoen semea da Alves. Eta pelikulako protagonistako bat bezala Frantzian jaiotako bigarren belaunaldiko inmigrantea da. Bere errealitatea oroimenean, emigrazioaren kontakizun gazi gozoa egin du.
Please comment with your real name using good manners.