Zinemaldian, bi produkzio eta beste bi koprodukzio espaniar maskorren lehian

Azken urtetatako bideari jarraituz, Donostiako Zinemaldiak beste behin Espainiako zinemaren aldeko apustua egingo du bere 61. edizioan. Madrilen, Zinemako Akademian, Sail Ofizialean izango diren bost espainiar produkzioak eta koprodukzioak ezagutzera eman dituzte. Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak eta Zabaltegin izango diren espaniar produkzioak ezagutzera eman dituzte gainera. Guztiek argazkia atera dute.

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioak Donostia Saria emango dio Espainian zein Frantzian lan asko egindako aktoreari. Carmen Maurak jasoko du aurretik beste hiru espainiar gizonek hartutako irudia. Jasotze hori janzteko bere azken filma hautatu du zinemaldiak: Las Brujas de Zugarramurdi, Alex de la Iglesias bilbotarraren azken lana. Frantzia eta Espainia arteko koprodukzio hau Sail Ofiizilean aurkeztuko dute lehiaketik kanpo.

Osorik Espaniar produkzio diren bi film lehiatuko dira Sail Ofiizialean. David Trueba madrildarrak Vivir Es Fácil aurkeztuko du. Aurreko edizio batean Zabaltegin parte hartu ondoren Sail Ofizialera jauzia egin du The Beatlesen nostalgia eta laguntasun ardatz duen film batekin.

Fernando Franco sevillarrak berriz bere lehen lana aurkeztu behar du A saileko zinemaldi honetan. Montadore lanetan urteak pasa ondorenLa Herida dakar  Koldo Zuazua produktore donostiarraren eskutik. Harremanetarako arazoak dituen emakume baten istorioa Donostian eta Zumarragan kokatu du Francok.

Beste bi espainiar koprodukzio ere arituko dira maskorren bila. Manuel Martin Cuencak maitemintzen den hiltzaile baten istorioa filmatu du Caníbalen. Hainbeste gustatzen zaidan Antonio de La Torre aktorea da Granadako hiltzaile hori. Errumania, Errusia eta Frantziako produktoreen laguntza izan dute.

Espainiar dirua dago gainera Denis Villeneuveren azken lanean. Zuzendari kanadiarrak “Incendies” gogorra filmatu zuen duela urte batzuk. Donostian estrainekoz hartuko du parte Enemy filmarekin. José Saramago idazlearen eleberri batean oinarritutako filmak krisian dagoen gizon baten inguruko thrillerra da. Krisian dagoen gizona Jake Gyllenhaal da, “Brokeback Mountain“eko cowboy beltzarana. Sail Ofizialean izaki aktoreak aitzaki ederra du Maria Cristinean ostatu hartzeko.

Aurten Zinemaldiak dokumentalak eta film laburrak erakutsiko ditu oso zabala izango den Zabaltegi sailean. Besteak beste Peruko musikoen inguruko Javier Corcuera dokumentalistaren azken lana izango dugu, Francesc Relea kazetariak Joan Manuel Serrat eta Joaquin Sabinaren inguruan egindakoa edota Canfranceko tren geltokian ezkututa lan egin zuen Frantziako erristente baten istorioa kontatzen diguna.

Film laburren artean, Izebene Oñederra azkoitiarraren azken animazio lana ikusgai izango da, “Hotzanak, For Your Own Safety” eta Asier Altuna bergarraren “Zela Trovke” dokumentala.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online