PUSKATUTAKO BOST KAMARA, Palestinatik oihua

Donostian zabiltzatenak, gaur aukera paregabe duzue. Palestinatik datorkigun dokumental bat eskainiko da Trueba zineman, ostegunero egiten duten euren ekimenaren barruan. Patricio Guzman dokumentalista ospetsuak gomendatu zuen “CINCO CÁMARAS ROTAS” dokumental bere ikastaro batean.



Emad Burnat
palestinarrak y Guy Davidi israeldarrak zuzendu dute Oscar Sarietan dokumental onenarako izendatuta zegoen film hau. Sundanceko zinemaldi estatubatuarrean ere zuzendari onenaren iruditxoa lortu zuen.

Guy Davidi eta Emad Burnat

Asentamentu judutar batek bere herrian Bilit herrian sortzen zituen arazoak, istiluak dokumentatu nahi zuen hasieran Burnat nekazariak. Auzitegietan erabiltzeko edota nazioarteko informazio agentziei banatzeko. Armadak baina kamara puskatu eta beste bat eskuratu zuen. Hori ere puskatu eta hurrengoa erosi. Horrela bost kamara erabili zituen Burnatek atalka errodatu duen film honetan. Bat egin du Davidirekin eta hortik mundura eraman dute dokumentala.

Gaurko saioa Fermin Muguruzak eta Thamer Birawik, Tolosan bizi den palestinarrak aurkeztuko dute gaueko 9:30tik aurrera. Igandean Zarautzen emango dute,Modelo zineman, euskaraz azpititulatuta.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online